El Medio Ambiente tiene un día para la reflexión. Este año el eslogan del Día Mundial del Medio Ambiente se centra precisamente en nuestra mirada particular 7 mil millones de sueños. Un solo planeta. Consume con moderación. La propuesta parte de dar la palabra a la ciudadanía: escuchar sus preocupaciones y sus propuestas para soñar. Un buen paso para lograr el “Futuro que queremos”.

Desde el Ararteko nos sumamos a esa llamada ciudadana para la reflexión, para pensar en global. Pero también es una oportunidad que tienen los poderes públicos para escuchar las preocupaciones y las propuestas de las personas que viven en nuestra Comunidad. Más de 2 millones de esos sueños.

En el Ararteko tenemos la oportunidad de escuchar la voz de infinidad de personas y asociaciones cuando se acercan a esta Institución para exponer sus demandas y quejas por problemas de ruidos, contaminación atmosférica o exponiendo riesgos para la salud de las personas derivados de compuestos contaminantes como el benceno, el lindano o el amianto. También cuando recibimos propuestas para la mejora del medio natural, la gestión de los residuos urbanos o promover un modelo de sociedad más sostenible que desarrolle una economía baja en carbono y que haga un uso eficiente y sostenible de los recursos naturales.

Esas demandas ciudadanas nos plantean cuestiones concretas y tangibles. Es el caso de la puesta en marcha de mecanismos de participación y diálogo en el control ambiental de las actividades industriales (como es el caso de crear una mesa sobre Petronor). O la propuesta de una moratoria en la ejecución de proyectos de extracción de gas mediante el uso de fracturación hidráulica, teniendo en cuenta los distintos impactos medioambientales, riesgos para la salud pública y huella de carbono.

Por ello consideramos que esa llamada a la ciudadanía a soñar es tanto una oportunidad como una responsabilidad y un reto para todas las instituciones públicas. Debemos hacer un esfuerzo para comprender esas demandas y buscar espacios de encuentro que sirvan para actuar con rigor, coherencia y responsabilidad en la búsqueda de soluciones a los retos medioambientales en los planes y programas públicos.


Vitoria-Gasteiz, 4 de junio de 2015





IMG_9388[1]Ingurumenaren mundu eguna: ingurumen-erronkei aurre egitea amestu

Ingurumenak egun jakin bat du gogoeta egiteko. Aurten, gure ikuspegi partikularrean oinarritu da Ingurumenaren Mundu Egunaren goiburua: 7 mila milioi amets. Planeta bakarra. Neurriz kontsumitu. Proposamen horren abiapuntua herritarrei hitza ematea da: haien kezkak eta proposamenak aditzea, amets egiteko. Urrats egokia da hori “nahi dugun etorkizuna” lortzeko.

Ararteko erakundeak bat egiten du herritarrek hausnartzeko, oro har pentsatzeko egin duten dei horrekin. Baina, era berean, botere publikoentzat ere aukera ona da gure erkidegoan bizi diren pertsonen kezkak eta proposamenak aditzeko. Amets horietatik 2 milioi baino gehiago.

Arartekoan anitz pertsona eta elkarteren hitza entzuteko egokiera izaten dugu, beraien eskaerak eta kexak azaltzeko asmoz erakunde honetara jotzen dutenean. Honelako gaiak azaltzen dizkigute: zaratak, atmosfera kutsadura edo pertsonen osasunerako arriskuak, bentzenoa, lindanoa edo amiantoa bezalako konposatu kutsatzaileek sortutakoak. Baita ere zenbait proposamen jasotzen ditugunean inguru naturala edo hiri-hondakinen kudeaketa hobetzeko, edo gizarte-eredu iraunkorragoa sustatzeko. Eredu horrek karbono gutxiko ekonomia garatu behar du eta modu eragingarri eta iraunkorrean erabili behar ditu baliabide naturalak.

Herritarren eskaera horietan gai zehatz eta nabarmenak azaltzen dira. Esaterako, industria jardueren ingurumen-kontrolean parte hartzeko eta hitz egiteko mekanismoak abiaraztea (Petronorri buruzko mahai bat eratzea, adibidez). Edo haustura hidraulikoaren bidez gasa ateratzeko proiektuak gauzatu daitezen atzeratzeko proposamena, kontuan hartuta ingurumenean duten eragina, jendearen osasunerako arriskuak eta karbono arrastoa.

Horregatik, gure ustez, herritarrek amesteko egin duten dei hori, aukera bat izateaz gain, erantzukizun eta erronka bat ere bada herri-erakunde guztientzat. Eskaera horiek ulertzen ahalegindu behar dugu eta elkargune berriak bilatu behar ditugu, plan eta programa publikoetako ingurumen-erronkei konponbideak biltzeko orduan, zehaztasunez, koherentziaz eta arduraz jarduteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a