Gasolindegiaren proiektua hobeto aztertzeko denbora eskatu dute

Proyectoaren Plano bat

Elantxobeko portuan erregai-hornigailu bat jartzeko proiektua aztertzeko epea «gutxienez, beste hilabetez» luza dezan eskatu dio Patxi Egurrola zinegotziak udalari
Elantxobeko portuan ontzientzako erregai-hornigailu bat jartzeko proiektua aztertzen dabiltza, eta hura aztertzeko epea «gutxienez, beste hilabetez» luza dezan eskatu dio Patxi Egurrola zinegotziak Elantxobeko Udalari; izan ere, «Elantxobek azken hamarkadetan esku artean izan duen proiektu garrantzitsuenetako bat» dela uste du elantxobetarrak. «Emandako epea Gabon garaia izan dela kontuan hartu behar da, eta, gainera, ondo irakurri eta aztertzeko legedia luzea eta korapilatsua da. Hori dela eta, denbora gehiago beharko genuke».

Proiektu horrek, gainera, herriaren etorkizunean «eragin handia» edukiko duela uste du, «bai sozialki bai eta ekonomikoki ere». Egurrolak dio ez dagoela ez proiektuaren alde ez kontra, baina herrian eztabaida sortu duen gai bat dela argi dauka. Bestalde, proiektuan bertan, jarduera «ekintza arriskutsutzat» izendatuta ageri dela dio, eta horrek herritarren zein kanpokoen artean «errespetua sortzen» duela deritzo.

Horrela, proiektua aztertzeko epea luzatzeagaz batera, Eusko Jaurlaritzako teknikoak herrira gonbidatzea proposatu dio udalari, «proiektua zertan datzan ulertzen laguntzeko jendeari». Mota horretako instalazioak dituzten herrietako udaletako ordezkariak ere nahi ditu Elantxoben herriko zinegotziak; hartara, «horien esperientziak ezagutzeko».

Azken finean, «aldeko eta kontrako iritziak jasotzeko aukera ematea» da Egurrolak eskatzen duena, mota horretako instalazioaren beharrizana guztien artean eztabaidatzeko.

Alegazioetarako aukera

Herriko alkate Josu Olagibelek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak egin zion baimen eskaera udalari portuan erregai-hornigailua jartzeko, eta horrek prozedura bat jarraitu behar duela aipatu du. Hala, dioenez, gehienetan, sei hilabeteren buruan eman behar izaten da erantzuna, eta ez egitekotan, onartutzat jotzen da eskaera. Bitartean, proiektua aztertzeko aukera dago, bai eta helegiteak jasotzeko aukera ere.

Olagibelek gogoratu duenez, abenduaren 2an egin zuten osoko bilkura Elantxobeko Udalean, eta hamabost egun lehenago esan zieten zinegotzi guztiei udaletxean jaso zezaketela proiektuari buruzko dokumentazioa, Olagibelen arabera. Beraz, dokumentazioa jaso eta aztertzeko, Egurrolak bi hilabete izan dituela azaldu du, «baina ez da dokumentazio hori bila etorri udaletxera abenduaren erdirarte», gaineratu du. Hilabetez izan du herritarrak proiektua ikusi eta alegazioak aurkezteko aukera, baina denbora horretan, ez dutela inolako helegiterik jaso azpimarratu du alkateak. Dena den, alegazioak edozein momentutan aurkez daitezkela nabarmendu du, eta proposamen guztiak jasoko dituztela gaineratu du; «lanak gauzatu baino lehen, bitartean, eta baita gero ere; betiere, zentzuzko argudioak ematen badira».

Hori horrela, ez duela prozedura geratzea onartuko dio Olagabilek; «gu udalean ez baikara geldiarazteko sartu, gauzak egiteko baizik, eta proiektuak bere prozedura jarraitu behar du», argudiatu du.

«Ni ez naiz gai hori ondo aztertzeko, beraz, udaletxeko arkitektuari igorri diot dokumentazioa. Hala, berak emandako txostenagaz eman dezaket nik proiektuaren oniritzia, baimen guztiak baditu, behintzat».

Gainontzekoak «pozik»

Bestalde, gainontzeko portuetan gasolindegiagaz pozik dauden ala ez galdetzeko beharrizanik ez duela azaldu du Olagibelek; «joan dadila Egurrola bera, nik badakit-eta oso pozik daudela gasolindegiagaz. Horietan, gainera, ez dago kutsadurarik, eta Elantxoben badago, bidoiekin gabiltzalako».

Comentarios

  1. Elantxobeko udalak ixilpean eramandako proiektua jakinarazi nahi dizuet, hau da, herrixka honetako portuan gasolindegi bat jartzeko pausoak oso aurreratuak direnean jakin izan dugu guzti hau.

    1- Ez zegoen gasolindegirik Elantxoben arrantzarako itsasontziak zeudenean, 10 itsasontzi bere garaian eta orain bat ere ez. Oraingo gasolindegia txalupentzat da, txipironerak eta embarcaciones de recreo.

    2- Urdaibain kokaturik dagoen herri honetako portuko urak garbiak dira, agian Kantauri osoan dagoen urik garbienak. Gasolindegiak arriskuan jarriko du hau.

    3- Elantxobeko alkatea eta txalupen elkartearen lehendakaria (Ermitxo) pertsona berdina da. Hau da, alkateak interés partikularra du gasolindegi honetan, berak bait du yate bat. Herriak ez du halakorik eskatu.

    4- Gasolindegian istripua eta horren ondorioa leherketa egonez gero agian Elantxobe guztia malda behera eror liteke, kontutan izanik herriak ez duela oinarri sendoak.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Que para que una publicación tenga legitimidad de medio de información y no ser un “LIBELO” tiene que tener un autor o responsable identificable y un buzón de “Cartas Al Director”. Pensamos que firmar un artículo es un un aspecto vital, porque permite identificar su trabajo y crear un hueco diferenciado con respecto a otros, ademas de hacerse responsable de su contenido.

Por todo ello, estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.

Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos "de oficio" en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.