Independentzia eta Urdaibai gure esku dagoz!

Resultado de imagen de urdaibai

Barriro hauteskundeak eta betiko galderak gure buruan. Zertarako? Lan egiten badogu, galdu edo irabazi ein geinke, baina galduta gagoz ez badogu egiten. Ez noa independentziari buruz berba egiten, Urdaibain zer gertatzen dan eta hauteskundeak zertarako balio dabenari buruz baino!

Busturialdean, azkanengo 15 urtetan 12.000 lanpostu galdu dira, industria lur jota, arrantza oso egoera eskasean, hostalaritzak eta merkatariek erreskatea behar dabe, gazteen %40a lanik barik eta daukonak prekaritatean eta soldata murritzekaz... Azkanengo 10 urtetan egin daben balorazioa da «urte historikoa».

Oin dala 25 urte esan euzkuen gure etorkizuna «eskualde dormitorio» zala. Urdadibaiko legea aldatzen egon direnean entzun dogu «el jardin de Bilbao» izan behar ginela. Oin dala 15 urte Ajangiz eta gero Muxikako industriagunea ez baziren egiten, «trena» galduko genduala. 2006an ikaragarrizko iniziatiba bat eukiela lanpostuak sortzeko eta aldundiak 800.000 euro jarri ebazan, eta 20 udalerrik beste horrenbeste. Busturialdeko udalek jarritako dirua Gernikako industriagunea txukun jartzen erabili barik, Bizkaiko beste industriagune batzuk egiten gastatu dabe.

Bermeok, Mundakak, Elantxobek, aldundiak eta Jaurlaritzak 2008an beste ideia zoragarri bat asmatu eben «Danokin», kofradi zaharrean kokatua eta berrikuntza zentro bat, eskualdean enpresak sortzeko. Diru publikotik 17 milioi euro «xahutu» dabez, eta oin ez dau Bermeon, Zierbanan baino. Patronatua ez da Urdaibaiko aktore bat, «titere» moduan daukie. PADASa ez dabe martxan jarri nahi; zaharkitua egongo da, baina geldirik egon baino hobe izango da

Esaten deuzkue 1.000 lanpostu sortuko dabezala, enpresak erakarri behar direla, gazteeri bideak zabaldu behar jakezela…. Galdera luzatzen diet: Dalia eta Maltako lurrak aldundirenak dira, enpresa bi horietan ia 3.500 langilek lan egin eben. Enpresak erakartzen horren fenomenoak bazarie, zergaitik ez dozue erakartzen gutxienez 300 langileko enpresa bat? Nun dau Gernikako Udalak eta aldundiak sinatu eben erregenerazio plana? Zuentzako lurra urbanizatzea da enplegua sortzea, hor dagoelako «negozioa». Eskualdeak «industria politika» behar dau, eta ez «urbanismo politika». Ez engainatu jendea, «keie» saltzen zabizie.

Nork esan dau etxean geldirik egoteko arrazoiak daukoguzanik! Ez pentseu administrazioko planak, boletinak eta orain modan jarri den BPGak gauzak konponduko dabezanik. Mogidu ein behar gara, antolatu, batu eta bultza egin.

Datorren 25an etapa bat daukagu, martxan jarri behar dogu eskualdea. Bide berdinean jarraitzen badogu emaitza berdinak lortuko doguz. Eskualdez eskualde lan egin behar dogu. Jon Maiak esaten eban «hoba dala euskeraz bizi eta ez euskararen alde». Gure bizitzako sentimenduak eta gogoak adibide horretan jarri ahal doguz.

Comentarios