Aldundiak hondartzen kalitatea adierazten duten ziurtagiriak mantendu nahi ditu


Bizkaiko Foru Aldundiak Aritzatxu (Bermeo), Laida, Laga (Ibarrangelu), Ea, Ogella (Ispaster), Isuntza, Karraspio (Lekeitio) eta Arrigorria (Ondarroa) hondartzek dituzten kudeaketako UNE-EN ISO 9001:2008 eta ingurumeneko ISO 14001:2004 ziurtagiriak mantendu nahi ditu, hurrengo urteei begira.

Kalitatea eta kudeaketa ziurtatzen duten ziurtagiri hauek aplikatzearen helburua hau da: hondartzetako ingurunea modu adeitsuan erabiltzea, erabiltzaile guztiei sarbidea erraztuz eta hareatzen kalitatea hobetzeko lan egitea.

Bizkaiko Foru Aldundiak ziurtagiri hauek mantentzeko helburua finkatu du, 2018 urteari begira. Izan ere, ziurtagiri horiek lortzeko hainbat baldintza eguneratuak izan ziren iazko irailean. Hori dela eta kalitatezko zerbitzuak emateko eta ingurumenak jasaten dituen eraginak murrizteko zenbait programak jarri ditu abian.

Kudeaketa sistema honen adibideak dira hondartzetan jarri dituzten eguzki-panelak eta dutxetako eko-erreduzitzaileak, komunetako ur kontsumoa murrizteko. Hondakin gutxiago sortzeko eta erabiltzaileek sortutako edo itsasoak ekarritako zaborra batzeko neurri bereziak ere hartu dira.

Aurrekariak


Bizkaiko hondartzetan ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak lortzeko prozesua 2001eko ekainean hasi zen, Bizkaiko Foruko Ingurumen Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Salbabide eta Laguntzako Bizkaiko Federazioak, BBKren Gizarte Ekintzak eta Bizkaiko kostaldean dauden udalerriek, Bizkaiko Hondartzen kudeaketa eta kalitateari buruzko Esparru-akordioa sinatu zutenean.

Akordio horren ondorioz, instituzio eta erakunde sinatzaileek Hondartzak Kudeatzeko Sistema Integratu bat garatu zuten. Hasieratik, helburua herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea eta natur guneak babestea izan zen.

Horretarako, kalitatearen arloko UNE-EN ISO 9001 eta ingurumenaren arloko UNE-EN ISO 14001 nazioarteko ereduak erabili dira eredu gisa. ISO arautegiak aplikatzeak kudeaketan etengabeko hobekuntzak aplikatzea adierazten du.

Comentarios