jueves, 28 de julio de 2016

MUNDAKA: TASAK, FESTIBALAK ETA GEZURRAK

 
TASAK, FESTIBALAK ETA GEZURRAK


2015. urtean honako arrazoi hau eman ziguten: ez zegoela araudirik. 2016an, berriz, hitzarmena sinatu dela esan digute. Batera zein bestera, kontua da “lagunen festibala” mundakarroi garesti, oso garesti, ateratzen zaigula. Eta enbarazu asko eragiten dizkigula (zaratak, zikinkeria, espazio falta, etabar).


Hala ere, esker oneko egon behar dugu, antza. Jaialdiak ezagun egiten omen gaitu. Nahiz eta Mundakako udala bertokoa ez den enpresa baten esanetara jartzen duen.

Iaz, 2015ean, 20.000€ baino gehiago galdu genituen mundakarrok, udalak ez zituelako kobratu. Horrek esan nahi du denon artean pagatu direla, eskotean. Are gehiago: aste bete Santa Katalinarik barik geratzen gara. Frontoi barik. Aparkaleku barik. Eta polikiroldegi barik, polikiroldegia haien jaientzako eremu pribatu bihurtzen delako.

Aurten, berriro berdin. Nahiz eta Urdaibaiko Patronatoak kontrako txostena egin duen. Nahiz eta oraindik ez diren hainbat baimen lortu (kostaldekoa, urarena…).

Mundakako EH Bildun herriarentzako onak diren ekimenen alde gaude, jakina. Baina ekimen horiek ezin dira mundakarron poltsikoetatik ordaindu. Are gehiago, urtero-urtero

zergak igotzen dizkigutenean, EAJren kudeaketa negargarriaren erruz, gainera. Egoera horretan, ezin dira galdu dirua biltzeko eta udalaren zorra ordaintzeko aukerak. Bestela zer? Horrela egingo dira gauzak etorkizunean ere? Beti?

Mundakarrok erabaki behar dugu jaialdia egiteko erabakitako lekua, egunak eta hitzarmena Mundakarentzat egokiak ote diren.

Eta bide batez, argi geratu dadila: 100 aldiz errepikatutako gezur batek gezurra izaten jarraitzen du. Ez da egi bihurtzen.

TASAS FESTIVALES Y MAS MENTIRAS

En el 2015 la razón era que no había normativa, en el 2016 que se firma un convenio, el caso es que al pueblo de Mundaka el festival de los amigos nos cuesta un pastón y cantidad de incomodidades ( ruidos ,suciedades, falta de espacios,etc).

Pero a pesar de todo debemos estar agradecidos porque nos ponen en el mapa. Aunque una empresa ajena al municipio marque las directrices de nuestro Ayuntamiento.

En el 2015 fueron más de 20,000 € no recaudados y pagados escote entre todas, ademas de dejarnos una semana sin Santa Catalina, frontón, aparcamientos y polideportivo (cedido para sus fiestitas privadas).

En el 2016 repetimos, pese al informe desfavorable del Patronato de Urdaibai y hasta el momento a falta de otros permisos ( Costas, Ura....).

EhBildu Mundaka estamos a favor de toda iniciativa que resulte interesante para el pueblo, pero no a cuenta de nuestros bolsillos. Bastante nos suben los impuestos año tras año, debido a la mala gestión del PNV, como para desaprovechar oportunidades como esta para poder recaudar y reducir la deuda existente en el Ayuntamiento. ¿O va a ser así también en el futuro? ¿Cuando se organicen este tipo de eventos hará el PNV lo mismo? ¿Siempre?

Decidamos entre todas si el lugar, la fecha y convenio firmados son los adecuados par el pueblo de Mundaka.

Y por cierto, una mentira repetida 100 veces no se convierte en verdad , continua siendo una mentira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario