Gorozikako bizilagunek herri basoekin zer egin erabakiko dute

Muxikako Udalak galdeketa egingo du, 37,6 hektareako lau gunetan zer landatuko den zehaztuko dutelarik

DEIA Jueves, 11 de Febrero de 2016 -

Gernika-Lumo - Guztira 18 hektareatan hiru baso landatu eta beste lau landatzeke izanik -azken hauen kasuan, 37,6 hektarea direlarik, orotara-, Muxikako Udalak parte hartzerako deia luzatu berri die Gorozikako bizilagunei. Bertan bizi direnenei zuhaitz-inguruneekin zer egin galdetuko diete, datozen egunotan. Herritarrak izango dira, horrela, natur ingurune hauen etorkizuna marrazteaz arduratuko direnak.

Otsailaren 12ra arte izango dute epea, bihar arte, euren iritziak plazaratzeko. Udaleko bozeramaileek zehaztu duten moduan, “galdeketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira: Zugastieta, Agirre, Esturo eta Gorozika auzoetan erroldatuta egon behar da eta 18 urte baino gehiago izan”. Botoa Zubieta Errotan jarrita egongo diren kutxetan emateko aukera egongo da. Goizez doazenek Udal bulegoan eman beharko dute botoa eta arrtsaldeetan, ostean, Liburutegian.

Bozkaketa prozesuan bi galdera desberdinei erantzun beharko diote muxikarrek: zein baso utzi behar duten bertako-landaketarako, lau aukera posible izanez. Bigarren galderari dagokionez, zuhaitzez jositako lau ingurune horietan “zein zuhaitz mota landatuko den” zehaztu beharko dute, pinua, bertako basoa eta eukaliptoaren artean hautatuz. Gerekabaso -3,2 hektareatako hedadurakoa-; Bizkargi -18,3koa-; Leite -7,1ekoa- eta Amezti Zelai-Laiozte -guztira 9 hektarea dituena- dira gaur egun oraindik zehazteke dauden gune berdeak. - A. Erdaide

Comentarios