viernes, 18 de septiembre de 2015

Tantaka husten ari da

Tantaka husten ari da

2015(e)ko Irailak 18
 
Nork
 


Bruselatik iritsi berri da Alberto Garcia Karrantzara. Esneari buruzko goi bilera izan dute Europako Batasuneko herrialdeetako nekazaritza ministroek, eta han izan da Garcia ere. Sektorearen egoera izan dute politikariek aztergai, eta ekoizleen ordezkari gisa joan da Garcia, Bizkaiko EHNE sindikatuko eta COAG Espainiako nekazari eta ganaduzaleen koordinakundeko ordezkaria. Izan ere, Bizkaiko larreetan esnetarako behiak dituen baserritarrari zuzenean eragingo dio Bruselako bulegoetan hartzen diren erabakiak. Haserre itzuli da etxera Garcia: "Herrialde batzuen esne ekoizpena bultzatzen ari dira, gainontzekoen kalterako". Esplotazio handiak bultzatzen ditu EBk, eta horrek herrialde kaltetuen artean kokatzen du Bizkaia, txikiak baitira bertako ekoizleak.

Kezkaz begiratzen diote abeltzainek sektoreak azken hamarkadan izan duen joerari. Gero eta esne litro gutxiago ekoizten da lurraldean, eta gero eta korta gehiagok ixten du atea. Hala diote datuek. Bizkaian jasotzen den esne kopurua ia erdira jaitsi da. Eta azken hamarkadan 176 ekoizlek utzi dute sektorea.

Larreetan krisia dagoen arren, ia etxe guztietako hozkailuetan dago esnea. Goizero sabela betetzeko lehen jakietako bat da askorentzat. Baina kontsumitzaileek katilua betetzeko ordaintzen dutena ez dator bat ekoizleen gastuekin. Alegia, esne litroko baserritarrari ordaintzen zaiona esne hori ekoiztea baino merkeagoa da. Horrek dakartzan ondorio guztiekin: lana bideraezina bihurtu da esne ekoizle askorentzat.

Egoera horren adierazle diren datu zehatzagoak ere eman ditu Garciak: "Ohiko bihurtu da ekoizleei litro bakoitzeko 0,24 zentimo ordaintzea. Baina baserritarrarentzat 0,35 zentimo inguruko kostua du litro horren ekoizpenak. Prezioek ez dute kostua kubritzen, eta momentu batetik aurrera oso zaila da bizirik irautea".

Europa osoko abeltzainek sufritzen duten egoera da kostuarena, eta, hain zuzen, hori da joan den asteetan Bruselako bileretan mintzagai izan dutena. "Enpresak produkzio kostuen azpitik ordaintzea legez kontrakoa da. Gehiegikeria da. Eta industriaren jardunean ez da neurririk hartzen. Nola da posible? Ekoizpenaren kostua jasotzeko ari gara eskatzen".

Aspaldikoa da abeltzainek esne sektorearekiko duten kezka. Eta azken hamarkadetan hamaika eskaera eta protesta egin dituzte egoera salatzeko. Baina erakundeek kontrako norabidea hartu dutela dio Bizkaiko EHNEko eta COAGeko kideak. Bruselak apirilean hartutako azken neurrian jarri du arreta, egoera larriagotu baitu horrek. Esne kuotaren sistema kendu zuen EBk apirilean, eta Europan mugarik gabe ekoizteko aukera zabaldu zuen horrek. Ondorioa: merkatuaren legearen arabera salerosten da esnea, eta gobernuak ez du kontrolatzen zenbat esne ekoizten den. Ekuazioa erraza da: esne gehiago produzitzen da, eta eskaera bera baldin badago, behera egiten du elikagaiaren prezioak. "Merkatuak ez du bere gain hartu esne soberakina". Eta esne ekoizpenaren handitze horretan eragin duen beste aldagai bat ere azaldu du: Errusiak Europako produktuei jarritako betoa.

Abeltzainak galtzaile

Erakundeek sektorean esku hartzea nahi dute ekoizleek, eta litroko ordaintzen den gutxieneko prezioa adostea dute helburu. EBk abeltzainak laguntzeko 500 milioi euroko diru laguntza emango duela iragarri du goi bileraren ondoren. Haserre azaldu da Garcia horren aurrean: "Merkatu arazo bat ez da diruarekin konpontzen; merkatu politikak aldatu behar dira". Azaldu du erakundeek ematen dituzten diru laguntzak industriara bideratzen direla eta horrela ez dela abeltzainen egoera arintzen. "Abeltzainek ziurtatzen dute ekoizpena eta elikadura, eta ez enpresa handiek".

Kate horretan azken katebegia da kaltetuena, Garciaren arabera: baserritarra. "Europak kuotak kendu ditu gutxi batzuen mesederako eta gehienen kalterako. Esne ekoizpenaren esplotazioa lau enpresaren menpe egotea nahi du". Eta kaltetuen zerrendan dago Bizkaia. Garciak azaldu du EBko txostenetan argi adierazten dela hori. "Kaltetuenak Europa hegoaldeko eta eremu menditsuetako ekoizleak izango direla diote Bruselak osatutako azterketek, eta Iparraldeko lurraldeak izango direla onuradunak". Esnearen esportazioa lau enpresaren menpe geratzea da EBren helburua, Garciaren arabera. Eta politika horretan gero eta toki gutxiago izango dute abeltzain txikiek.

Bizkaian ere, beheraldia

Datu zehatzak eman ditu Alberto Llona Bizkaiko EHNE kolektiboko kideak. 2004an 84.800 esne tona ekoitzi ziren, eta 2014an, aldiz, 51.000 tona. "Duela hogei urte 1.243 ekoizle zeuden lurraldean, 2004an 334, eta 2014an 160. Izugarria da beherakada".

Lau behi baino gehiago dituzten baserriak dira ekoizletzat hartzen direnak Bizkaiko EHNE taldeko kidearen arabera. Abereak esne salmentarako dituztenak, alegia. Bestelako datuak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak, ordea. "900 ekoizle baino gehiago daudela dio Jaurlaritzak. Egoera kaxkarrean dagoenean horrelako datuak kaleratzen ditu sektorea hor mantentzen dela adierazteko, baina lau behi baino gutxiagoko aziendak sartzen dituzte zerrenda horretan". Eta iradoki du tranpa egiten duela erakundeak hor. "Abelburu gutxi dituztenek ez dute esnea salerosketara bideratzen; etxeko kontsumorako dira, eta ezin dira aintzat hartu".

Esne sektorean ezartzen den politikak porrot egin du, Llanosen arabera. "Ezarri diren politiken ondorioz, txikiak desagertu eta esplotazio gero eta handiagoak sortu dira". Eta Bizkaiko ekoizleek lurrarekin muga dutela dio. "Gure baserriak ezin dira oso handiak izan. Baserri handien ekoizpena bultzatzen baldin bada, produkzio kostuak kontuan hartuta, ezinezkoa da eustea". Azaldu du ekoizpen kostuen garestitzea zerealen merkatuak jasan duen espekulazioaren ondorio ere badela. "Ganaduarentzako pentsuaren prezioak gorakada itzela izan du".

Hala ere, Bizkaian Europako beste hainbat herrialdetan baino egoera hobea du esne sektoreak, Llanosen arabera. Haren esanetan, lurraldeko abeltzainek bat egin izanak zerikusia du horretan. Karrantza Haranean sortutako enpresak jarri ditu adibide gisa: Bizkaia Esnea Kooperatiba. 2009an sortu zen, sektorearen beheraldi betean. Bitartekariek esne litroko ordaintzen zutena jasan ezina zela ohartuta, bat egin zuten haraneko abeltzainek. 56 baserritarrek hasi zuten bidea, eta 46 daude orain, baina eutsi egiten diote hala ere. Badira bere kabuz industriari esnea saltzen diotenak ere. Baina gero eta gutxiago direla dio Llanosek, eta oso egoera larrian daudela.

Kontsumitzaileek, esne ekoizpenari dagokionez, kontzientzia dutela uste du EHNEko kideak. "Bizkaia esnea egitasmoa merkaturatu zenean ikusi zen zer-nolako harrera izan zuen. Bertako ekoizleen alde egiten dute herritarrek".

Egoera hobea izan arren, nabaria da azken urteetan esne sektoreak Bizkaian izan duen beherakada. Eta joera hori mantendu egingo dela aurreikusten du Llanosek. Bide horretan, esan du harrituta dagoela azken hilabeteetan Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak izandako jarrerarekin. "Zurrunbilo honetan guztian ez dute ezer esan, eta ez dirudi ezer egiteko prest daudenik. Arazo larriak daudenetan desagertu egiten dira, eta Bizkaiko abeltzainen egoera gero eta larriagoa izango da". Argi azaldu dute biek borondatea izanez gero posible dela egoera arintzeko neurriak hartzea.

Rekalde acoge los primeros huertos urbanos de Bilbao


23 parcelas para ser cultivadas
Imagen de los huertos urbanos, ubicados juntos al campo de fútbol del Iturrigorri.Foto: Juan Lazkano
Imagen de los huertos urbanos, ubicados juntos al campo de fútbol del Iturrigorri.Foto: Juan Lazkano
  • El Ayuntamiento sortea entre los vecinos del barrio 23 parcelas de terreno para que sean cultivadas

  • El Área de Medio Ambiente piensa implantar más en otras zonas de la villa

  DEIA José Basurto - Viernes, 18 de Septiembre de 2015
 
Bilbao - Aunque se ha criado en el populoso barrio de Rekalde, a Andrea Larrazabal le tira el monte y la huerta. Algo ha debido heredar de su aita, Alfonso, que es de Respaldiza, un precioso enclave natural situado en el Valle de Ayala. Así que cuando se enteró de que el Ayuntamiento de Bilbao iba a poner en marcha unos huertos urbanos no dudó en apuntarse. “Como ahora mismo estoy en el paro, esta es una buena oportunidad para aprender sobre agricultura ecológica, algo que siempre me ha gustado”, comentaba Andrea tras finalizar el sorteo de los 23 parcelas que el Ayuntamiento ha dispuesto junto al campo de fútbol del Iturri y saber que ella es una de las afortunadas. No fue ninguna sorpresa para Andrea que a partir de ahora, y durante los próximos dos años, podrá disponer de 40 metros cuadrados para plantar lo que quiera, ya que había cinco personas apuntadas para cinco huertos en el cupo reservado a personas desempleadas.

Andrea está deseosa de coger la azada. “Tengo muchas ganas”, decía. Pero todavía deberá esperar unos días. Antes de tomar posesión deberá acudir a un cursillo que impartirán los técnicos municipales para darles a conocer unas normas básicas de cultivo y de funcionamiento en los huertos. Y, a partir del día 1, ya podrá hincar el diente a la tierra. Seguramente lo hará con la ayuda de su aita, que sabe de qué va la cosa. De todas formas, ayer reconocía que “no es la mejor época del año para empezar, aunque siempre hay algo que se puede plantar”.

También tiene ganas de empezar con la faena Mikel, un joven padre de familia que se apuntó al sorteo de estos huertos municipales porque “nosotros tenemos otro por ahí, ilegal, y de esta forma nos pasamos a uno legal”, decía riéndose. Tuvo la misma suerte que Andrea, ya que en el cupo reservado a las familias del barrio había cinco para cinco huertos. Mikel cuenta con la ventaja de que “el aitite sabe de esto y él nos ha enseñado todo lo que sabemos”. Pues a disfrutar. Lo mismo que el resto de las 23 personas que han logrado una de las parcelas cultivables. Todas ellas se encuentran en la calle Campa de San Justo, junto al campo de fútbol de San Antonio, donde juega el Iturrigorri, en un privilegiado balcón con espectaculares vistas sobre Bilbao, la ría y el Abra.

Medio Ambiente 
Hasta allí se desplazó el concejal de Circulación, Transportes y Medio Ambiente del Ayuntamiento de Bilbao, Alfonso Gil, para explicar el proyecto. “Lo que queremos generar con esta iniciativa”, dijo el edil bilbaino, “es una cultura medioambiental, sobre todo en lo niños”. Por eso, una de la parcelas se ha reservado para la educación del Medio Ambiente, “con prácticas escolares de horticultura ecológica”. El resto de parcelas se ha adjudicado en distintos lotes a colectivos “identificados como prioritarios para el Ayuntamiento”. Así, nueve parcelas serán explotadas, individualmente o en grupo, por vecinas y vecinas del barrio, con prioridad para aquellas personas con edades comprendidas entre 18 y 24 años, y las mayores de 65 años. Cinco parcelas serán cultivadas por familias del barrio y otras tantas por personas desempleadas de Rekalde, priorizando a quienes llevan más tiempo en paro. Por último, dos huertos serán explotados por personas con discapacidad y uno por la asociación sin ánimo de lucro Bizitegi, “la única asociación que la ha solicitado”, según señalaron los responsables del Ayuntamiento.