SUKARRIETAKO UDAL AGINTARITZAREN ERRETRATUA


Sanikole Auzoa eta bere portua (1922)
Udaletxe Zaharra eta Sukarrietako Alhondiga (1917)
  • Bizkaiko Itsasertzeko Agintaritza bere zereginen eta betebeherrekoen ispiluaren aurrean

Busturialdean 2015ko Urriak 27

La Marisma izenekoari erantsitako teilapea kentzen ari da Espainiako Ingurumen Ministerioko Itsasertzetako Bizkaiko Agintaritza, “Costas” delakoa. Taberna dagoen eraikina Sukarrietako udalaren jabegoa da

ZAIN DEZAGUN URDAIBAIra zurrumurruak ailegatu dira, teilape hori kentzearena Elkarteak ipinitako salakateren batengatik ote den.

Hori dela eta, zera esan behar dugu:

1) Elkarte honek ez duela Sukarrietako ez inor ez ezer salatu.

3) Legeak betetzea inork salaketatik ipini gabe egin beharko luketela Administrazioek. Guzti-guztiek, zeren bere betebeharra da.

2) “Costas”ek Itsaertzeari Buruzko Legea bete duela. Berez, bere zeregina bete du. Beste auzi askotan egin ez duena, hain zuzen. Sukarrietan bertan, esate baterako, badauka nora begiratu eta zer konpondu.

4) Itsasertzeari Buruzko Legea, hori lege hori, Espainiako Legea dela, hemen diren beste lege guztiak Espainiako Legeak diren era berean. Tartean, EAEko Estatutua, adibidez.

5) Legeak zuzengabeak zein justuak izan litezkeela. Zuzengabeak direnei erresistentzia zibila egiteari zilegi deritzogu. Itsaertzeari Buruzko Legea, zuzengabekeria da? Inork horri erresistentzia zibila egitea aldarrikatu du, hemen, gure artean?

6) Espainiako legeak ditugun artean legeon izpirutuari begiratu behar diegulakoan gaudela, ea ba Nazioartekoan aurrezaleak ziren legeen izpirutuaz eginak diren ala ez. Legedi demokratiko eta aurrerazalearen aldekoa da Elkarte hau.

7) Guzti honetan Sukarrietako Udal Agintaritzak erantzukizun erabatekoa daukala diogu, urteetan eta urteean gaia usteltzen utzi duelako. Elkarte honi egiten diona eginez, hau da, plantzeaten zaizkion galdera eta aztergaiei gorrarena eginez.

8) Azkenean “Costas” delako “deabruak” berak agindu duela argazkietan ikusten dena egiteko. Hortxe dauka Sukarrietako Udal Agintaritzak bere erretratua.

9) Costas horrek bere burua bere zereginen ispiluen aurretan ipini duela. Noiz arte begiratu dio bere buruari ispiluan? Ez ote da ikaratuko, hainbestekoa dira-eta egiteko dituenak? Nork agintzen du benetan Sukarrietako, esate baterako, itsasasertzean?

10) Elkarte honek argazkietako egoerara iritsi arteko jazoeren kronologia eskaini nahi dizuela, akatsak akats, legeetan legez honetan ere leba handikoena ez direlako berba zehatzak -ez gara teknikariak-, berben izpiritua baino.

"La Marismako" Kokapena

Kostaseko Itsas Marraren Deslindea




Egoaldeko Fatxadaren bista  eta lanak
Lanen momento bat

Comentarios