Batailaren osteko paisaia








Mundaka eta Bermeo arteko Lamiaranen hasi eta Soiluberako errepidean amaitu den tartean -kilometro bi, ez inondik ere hiru, BFAren Propaganda Gabineteak dioen legez- batailaren ostean itxi dituzten hondakinak. Tartean BFAren iragarki ofizialak, porlan zakuak, hodiak eta batek daki beste zer. Den-dena Mundaka eta Bermeo arteko lehengo zubian, Errege Bidearen azken tarte hori dagoen ertzean. Zorionak, Ondarea, Kultura, Iragana, Foruak eta antzeko berbak erabiltzen dituzuen gugenjemiano guztioi.

Hau ere denborak konponduko du. Tunela egin zutenek, ez. Medaila paparrean daroan BFAk, ezta. Aldun Nagusi izateko hautagai nagusi biak ez ziren ba bata zubiaren alde batekoa eta bestea bestekoa? Ez dute aspaldion zubia ikusi? Batez ere Aldun Nagusiak, Aratuzteetan atorra jantzita ibiltzen denak! Ze Lamiaranen zer dagoen ez badaki, zer daki Lamiakon dagoenaz? Adibidez baino ez. Eskerrik kasko (Kasko: dicesé de la txapela de ertzaina). Halan eta  egun guztietan bertatik pasatu (berak elkarrizketak correiano eta deia-tarretan dioen lez)

Comentarios

  1. Aipatua den Lamiarango gune hori euskal historian eta mitologian guztiz sustraituta dago. Adibide modura, Jon Kortazar Txit Jakintsuak:
    http://zubitegia.armiarma.eus/?i=74
    fikziorako erabili zuen. Barandiaranek esan zuena ez dugu hona ekarriko. Hor egungo bizkaitar ijito-familia handienak bizi izan zirela, ez dugu aipatuko. Ertzaintzaren autoan hor egoten dira eta ez ote dute horko zabortegia ikusi? Zertarako dagoz? Noizko ingurugiroari eta lurraldeari eta hirigintzari buruzko balizko delituei buruzko taldea, patruila, zaintza edo Salvar al soldado Ryan, no se rían, lakorik hemen. Todo es mentira, salvo que te quiero. Todo es mentira, salvo que no te quieren. Urdaibai. No es aquí. Pregunte en la ventanilla de al lado. Atienden y reparten condones.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.

Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.