Zenbat leku okupatzen dute kotxeek Ondarroan?


kotxe 3


Ondarroan 3.248 kotxe daude. Hau da, 3 pertsonako kotxe bat baino gehiago.

Kotxe hauek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro kuadro inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako kotxe guztiek 25.984 metro kuadro okupatzen dute, 2,59 hektarea (kotxetik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa kontatu barik).

Hau da, kotxe guztiak bata bestearen alboan ipinita, Ondarroako Alde Zahar guztia okupatzea lortuko genuke. Herriko kotxe guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino 4 bider eta Itsas Aurre plaza baino 11 bider espazio handiagoa lortuko genuke.alde zaharra


Horrenbeste kotxe egoteak kalte asko eragiten ditu herrian:
  • - Espazio publikoaren galera: zenbat kale, zenbat eraikin, zenbat lokal galtzen ditugu kotxeei espazioa lagatzeko! Imajinatzen duzue Anexuko aparkalekuak kendu eta kirol gunea handitzea? Imajinatzen duzue Astilleruko aparkalekuetan kultur etxe bat, jatetxeak eta parke bat? Imajinatzen duzue Itsas Aurreko aparkalekuak kendu eta plaza handitzea?
  • - Kutsadura: Zarata eta aire kutsatua daukagu hainbeste kotxeren ondorioz

kotxe 1

Irtenbideak badaude, herrian kotxe gutxiago egoteko:
  • - Peatonalizazioekin jarraitu behar da. Kotxeei mugak ipini behar zaizkie herri barruan.
  • - Bizikletentzako bideak gehitu behar dira, herri barruan eta herritik herrira.
  • - Garraio publikoa hobetu
  • - Kotxea konpartitzen dutenei sariak emon enpresetan
kotxe 2


Kotxeak gutxitzeko neurriak hartzen baditugu, denok irabaziko dugu. Espazio publikoa irabaziko dugu, kutsadura gutxituko da, eta osasuna hobetuko zaigu!

Comentarios