Europako Ondare jardunaldietan 250 kultur jardueratik gora egingo dituzte Bizkaian



By Busturialdeko Hitza on 2014/10/02 in Gizartea, Kultura
BERMEOKO_KIKUNBERA_ERAIKINAsteburu honetan hasita, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako jardunaldiak egingo dituzte urrian. Aurtengoan, Bizkaia. Etxez Etxe izenburupean egingo dute egitasmoa. Hala, Bizkaiko etxeen alderdi formalak, jatorriak, bilakaera eta aldaketaren berri emateko helburua dute jardunaldiok.
Herritarren intereseko kultura ondasunak erakusteko asmoz, 250 kultur ekitaldi inguru egingo dituzte Bizkaiko hainbat herritan. Bisita gidatuak, erakusketak, hitzaldiak, ibilbideak eta agerraldiak egingo dituzte 60 udalerri baino gehiagotan. Udal horiez gain, hamaika museo eta 38 erakunde publikok eta pribatuk ere hartuko dute parte kultur ekimenean.

Etxeak eta biztanleak
Mota guztietako etxeak bisitatzeko aukera egongo da: baserriak, dorreak, gazteluak, jauregiak, etxe burgesak, arrantzaleen, errotarien, errementarien eta monjeen etxeak, Historiaurreko haitzuloa, erromatar eta Erdi Aroko herrixkak… Eskaintza zabala prestatu dute.

Jardunaldietan eraikin horien eta hango biztanleen arteko harremana azalduko dute lekuan lekuko adituek. Izan ere, bizilagunek baldintzatzen dituzte etxeen forma eta bilakaera, besteak beste, gizakien bizimoduaren, egitura ekonomikoaren, familiaren, harreman sozialen eta eguneroko ohituren bidez.
Bestalde, programaren osagarri moduan, erakusketa bat ipini dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Ondare Aretoan (Maria Diaz de Aro, 11). Bertan jardunaldien elementu esanguratsuenak azaltzen dira.

Egitaraua, herriz herri
GAUTEGIZ ARTEAGA
  • Urriak 5, 11:30. Ozollo: baserriak eta errotak bisita gidatua.
  • Urriak 5, 17:00. Arteagako gaztelura bisita gidatua.
GERNIKA-LUMO
  • Urriak 9, 19:00. Jauregi hiritarra: ikuspegi didaktikoa hitzaldia eta bisita gidatua.
  • Urriak 10, 11:00. Gernikako jauregiak eta horien jabeen bitxikeriak bisita gidatua (euskaraz).
  • Urriak 11, 11:00. Gernikako jauregiak eta horien jabeen bitxikeriak bisita gidatua (euskaraz).
  • Urriak 11, 16:30. Gernikako jauregiak eta horien jabeen bitxikeriak bisita gidatua (gazteleraz).
  • Urriak 12, 11:00. Gernikako jauregiak eta horien jabeen bitxikeriak bisita gidatua (gazteleraz).
ARRATZU
  • Urriak 11, 12:00. Arrolako Oppiduma. K.A. IV-I. Mendeetako arkitektura etxetiarra hitzaldia eta bisita gidatua Juan Jose Cepedaren eskutik (gazteleraz).
BERMEO
  • Urriak 18, 12:00. Jauregi-dorre izatetik museo izatera bisita gidatua (euskaraz).
  • Urriak 19, 12:00. Jauregi-dorre izatetik museo izatera bisita gidatua (gazteleraz).
  • Urriak 26, 11:00. Bermeo: Modernismoa, Art Deco estiloa eta arrazionalismoa bisita gidatua.
BUSTURIA
  • Urriak 17, 19:30. Aniztasun arkitektonikoa: baserriak, jauregiak eta burgesen etxeak hitzaldia emango du Gorka Perez de la Peñak.
  • Urriak 18, 12:00. Busturia barrutik ezagutu: baserriak, jauregiak eta etxeak bisita gidatua.
FORUA
  • Urriak 18, 12:00. Eguneroko bizimodua, Foruko erromatarren garaiko herrixkan bisita gidatua.
KORTEZUBI
  • Urriak 18, 17:30. Aitaren etxea: Santimamiñe bisita gidatua.
MUXIKA
  • Urriak 24, 19:00. Muxikako etxeak hitzaldia emango du Juan Angel Larrañagak.
  • Urriak 25, 10:30. Aldeak bisita gidatua.
  • aulesti
  • Urriak 25, 11:30. Herriko bizimodua bisita gidatua.

Comentarios