Isurkerta ur-sare publikora eta ostean Mundakako Laidatxu hondartzara

Gaur, irailak 24 dituela eta arratsaldeko bostak aldera Laidatxura joan naiz, Gernika-Bermeo errepedearen ertzean haraino doazen eskaileretan behera. Jakina denez eskaileroetara iristen da Agirre auzotik Astoaga Auzoa 1eko iparraldeko aldean dagoen soloaren azpian eta errepide azpian barrena halako errekatxo bat, "atarjea" deritzon ubide zahar horietakoa erabiliz (errekak). Non edo non atarjearen gainean zuloa dago. Zulo horretan behera joan da gaur, ez dakit zein ordutan, argazkietan ikusten ahal duzuen pintura-isurkia. Dei egin diot udaltzainari, isurketaren testigu izan zedin. Etorri egin da. Argazkiak atera ditu. Baita nik neuk ere. Oraingo hau da atarjearen bidez eskaileretara eta Laidatxura iritsi den isurketaren baten abisua -ez dut inor salatzen, ez da nire zeregina- ematen dudan hirugarren aldia. Egizue zerbait, otoi. Erantzunkizuna norena den erabaki behar bada ere, jakin dezazuen denon osasuna dela jokoan dagoena.

edorta jimenez

Comentarios