NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ETA INGURUMEN NATURALAREN KONTSERBAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAK

LUR GOZO Kontsumo Ekologikorako Urdaibaiko Elkarteasortu zenetik ona hainbat ekitaldi kultural antolatu dira. Horretarako elkarte edota pertsona ugariren laguntza izan da.

Lur Gozoren asmoen artean lehen sektorea suspertzea eta ingurumen-heziketa lantzea daude. Izan ere, gure apustua gertukoa, lurrari lotua eta Lurra kontuan hartzen duen lehen sektorearen aldekoa da; beste era batera, esateko ekoizpen ekologikoaren aldeko borroka egiten ari gara.

Era berean, jakin badakigu kontsumitzaileok garen heinean ardura handia dugula. Izan ere, kontsumitzen dugun bakoitzean erosgai hori egin duen pertsonarengan eta ingurumenarengan eragina du.

Oso kontzienteak gara lehen sektorean, kasu honetan nekazaritzan eta abeltzaintzan, hainbat pertsona ari direla lanean eta, era berean, lurraldearen zati handia hartzen duela. Ondorioz, hainbat habitat eta espezie arrisku bizian daude.

Honen bi adibide jarriko ditugu.

Bata, Urdaibaiko landazabal atlantikoa desagertzear dago, lehen sektorearen errentagarritasuna oso txikia delako eta, ondorioz, nekazaritza-lurrak bertan behera utzi edota praktikak aldatzen ari dira.

Bestea, estatu espainiarreko Lautadan gertatzen ari dena. Espainiako SEO/Birdlife-k neguan hegaztien jarraipena egiten ari da, Sacin jarraipen-programaren baitan. Lortutako datuen arabera Espainian, nekazaritza-eremuetan oso ohikoak diren zenbait hegazti-espezieren (eper gorri, belatz gorria, antzandobi handi ipartar, kalandria, kutturlio arrunta eta etxe-txinboa) populazioetan beherakada nabarmena sumatzen ari dira. Portzierto, udaberrian sumatutako beherakadarekin bat datorrena. SEO/Birdlife-ko hegaztien jarraipenerako taldeko koordinatzailea den Juan Carlos del Moral-en aburuz azken urteetan nekazaritza-eremuetan egindako aldaketa bortitzekin lotuta dago. Aldaketen artean, nekazaritzaren intentsifikazioa (fitosanitarioen erabilpena) eta lurraldearen transformazioa (abeltzaintza estentsiboa desagertzen ari denez eta errentagarritasun txikiko lurrak bertan behera uzten ari direnez, zuhaixka-masak eta zuhaitz-masak areagotzen ari dira).


JARDUNALDIEN IZENBURUA
Aurreko guztiagatik NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ETA INGURUMEN NATURALAREN KONTSERBAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAK deitutako jardunaldiak antolatzea pentsatu dugu.

HELBURUAK
+ Ekoizpen ekologikoa sustatu.
+ Nekazaritza ekologikoa eta ingurumen naturalaren kontserbazioa uztartzen dituzten estatu espainiarreko zenbait esperientzia ezagutu eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban aplika daitezkeen aztertu.

DATA
Astra. Gernika-Lumo, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba. Bizkaia, Euskal Herria.

LEKUA
Euskal Herriko Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Mintzaldiak, materialen aurkezpena eta bazkaria Astra Gunean, Gernika-Lumon.

PARTEHARTZAILEAK
+ SEO/Birdlife: Hegaztien aldeko elkarte horrek, besteak beste, Ganga Proiektua (estepako hegaztiak kontserbatzeko baserritarrekin lanean diraute) eta Riet Vell komertzializazio-enpresa bultzatu dute. Gure asmoa Riet Vell ezagutzea da. Monegrosen (Zaragoza-Aragoi) eta Ebroko Deltan (Herrialde Katalanak) gari, ezti eta arroz ekologikoa sortzen ditu. www.seo.orgeta www.rietvell.com

+ Brinzal Elkartea: 1986an sortu zen hegazti gautarrak aztertu, kontserbatu eta osatzeko asmoarekin. Un mochuelo en cada olivoproiektuarekin lur-jabe eta nekazariekin lanean ari dira espezie honen iraupena ziurtatzeko. Besteak beste, ekoizpen ekologikoan oinarritutako oliba-olioa komertzializatu dute mozoloaren kanpaina horretan sartuta daudenekin. www.brinzal.org

+ Global Nature Fundazioa: Besteak beste, Recuperación de cultivos locales de leguminosas en Red Natura 2000eta tokiko abere-arrazak berreskuratzeko proiektuak gauzatzen ari dira. www.fundacionglobalnature.orgeta www.legumbresglobalnature.org.

+ GOB Menorca: Nekzaritza/Abeltzaintza-Zaintza bultzatzen ari da Acuerdo de Prácticas Agrarias Sosteniblesdeitutako proiektuarekin. www.gobmenorca.com/sembrant-custodia.


EGITARAUA
Ondoren, egunez egun egingo litzatekeena zehaztuko da:
+ OSTIRALA: Hizlariak jaso eta Ajangizko Kanpantxuko nekazalturismora lo egitera eraman.
+ LARUNBATA: Astra Gunean.
* 9:00:Materialen erakusketa zabaldu.
* 9:30:Jardunaldien irekiera ofiziala.
Paula Caviedes (Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Zuzendari-Artatzailea)

* 10:00:Proiektuen aurkezpenak.
10:00-10:45:Riet Vell
10:45-11:30:Brinzal.
11:30-12:00:Atsedena (kafea…)
12:00-12:45:Fundación Global Nature.
12:45-13:30:GOB Menorca
* 13:30-14:00:Galderak eta solasaldia.

Goiz osoan zehar, materialen erakusketa, salmenta…

* 14:00:Bazkaria. *
* 16:00-18:30:Txangoa Urdaibaiko estuariotik Urdaibai On Kooperatibarekin. **

Ondoren, itzulera Gernika-Lumora.

* 18:30-20:30:Materialen erakusketa, produktuen salmenta…

* 21:00:Afaria. *


+ IGANDEA
* 10:00-14:30:Txangoa Urdaibaitik autobusean. **
+ Gautegiz Arteaga (Landazabal atlantikoa eta Urdaibai Bird Center): Urdaibai Bird Center.
+ Busturia (Basoa eta Lurralde-Zaintza): Lurgaia Fundazioa.
* 14:30:Bazkaria. *
* 16:30:Amaiera eta parte hartzaileen agurra.


* Bazkariak eta afariak Astran izango dira. Menu guztiak ORTUTIK AHORA ELAKRTEA-K prestatuko ditu inguruko nekazari ekologikoen eta aurkeztutako proiektuetako produktu ekologikoekin. Lekuak mugatuak direnez aldez aurretik apuntatu beharko da.

** Lekuak mugatuak direnez aldez aurretik apuntatu behar da.


ANTOLATZAILEAK
+ Lur Gozo.
+ Ekokontsumo Federazioa
+ Lurgaia Fundazioa.
+ ENEEK


LAGUNTZAILEAK
+ Urdaibai Bird Center.
+ Urdaibai On Kooperatiba.
+ Ortutik Ahora Elkartea.

KONTAKTUA ETA INFORMAZIO GEHIAGO
lurgozo@yahoo.es
Telefono-zenbakia: 688 872 612 (Astearteak, 17:30-20:30)

Comentarios