Oka ibaiaren kolore aldaketak Autzaganeko obrek eragin dituztela baieztatu du URAk


Oka ibaiaren kolore aldaketak Autzaganeko obrek eragin dituztela baieztatu du URAk

Herenegun ere gris kolorea zeraman ibaiak
Herenegun ere gris kolorea zeraman ibaiak

Herenegun ere gris kolorea zeraman ibaiak

Uraren Euskal Agentziak Muxikako Udalari jakinarazi dionez, Oka ibaiaren kolore aldaketak Autzaganeko tunelaren obrek eragin dituzte.

Zenbait egunetan errekak gris kolorea zeramala salatu zuen udalak, joan den otsailaren 18an. Hala, Urdaibaiko Patronatoa, Uraren Euskal Agentzia (URA) , Busturialdeko Ur Partzuergoa, Autzaganeko tunela egiteaz arduratzen den UTE Autzagane enpresa taldea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen saila jakinaren gainean jarri zituen udalak orduko hartan. Hain zuzen, kezkatuta zeuden herritarren deiak jaso ostean erabaki zuen isurketa salatzea udalak.

URAk nabarmendu duenez, otsailaren 6tik aurrera hainbat abisu jaso zituzten. Hala, gaia aztertzeari ekin zion uraren euskal agentziak.

Isurketaren jatorria zein den egiaztatuta, Autzagane UTEari neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu dio URAk. Oka ibaira egindako isurketaren tamainaz jabetuta, hondakin ur guztiak batzeko agindu die enpresa taldeko arduradunei.

Autzagane UTEari neurri zuzentzaileak hartzeko agindua emanez, Oka ibaiko goi ibilguaren biodibertsitate aberatsa babestu nahi du URAk. Zonalde horretan, babestutako zenbait animalia ere bizi dira.

Herenegun gris kolorea zeraman ibaiak berriro

Eskumena daukaten erakundeak jakinaren gainean jarri ostean, Oka ibaiko urek ez dute kolore aldaketarik jasan, herenegun arte. Aitor Goldaraz alkateak jakinarazi zuenez, errekak gris kolorea zeraman aspaldiko partez. Hala, URAra eta Autzagane UTEra gutun bat bidali du udalak, berriro ere. Goldarazen berbetan, Bizkaiko Batza Nagusiak ere gaia aztertzen ari dira, Aldundiaren menpe dauden obra gehiagotan gertatzen ari baita berdina.

Errekak gris kolorea eramanez gero, SOS Deiak-era deitu behar dute herritarrek, zerbitzu horrek ekintza protokolo bat baitu kasu horietarako.

Berri honekin lotuta:

Comentarios