HAPOaren inguruko prozesu informatzailea zabaldu du Mundakako Udalak


HAPOaren inguruko prozesu informatzailea zabaldu du Mundakako Udalak

pnga_erakutsi-1.pl
Laidatxu Hondartza (Mundaka)
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren inguruan pausuak ematen dabil Mundakako Udala; gaur, esaterako, planaren nondik norakoez informatuko dituzte herritarrak, «auzotarren parte hartzeagaz herriak garapen jasangarri eta integratzaile bat izan dezan». Hain zuzen, hitzaldi bat emango dute gaur 18:00etan Juan Tribisarrospe Kultur etxean. Horrez gain, prozesu infomatzailea ireki du udalak, eta horren baitan, herritarren zalantzak eta proposamenak bilduko dituzte barikuan eta astelehenean.

Hala, planak biltzen dituen arauak idazteaz arduratu den taldea Tribisarrospe kultur etxean izango da egun horietan herritarren eskura, 10:00etatik 14:00etara barikuan eta 16:00etatik 20:00etara astelehenean. Izan ere, udalaren helburua «ahalik eta parte hartze handiena lortzea» da, «mundakarren beharrizanak biltzen dituen herri eredua diseinatzeko».

HAPOaren aurerrapena joan den abenduan onartu zuen udalbatzak; besteak beste, honako antolamendu irizpideak biltzen dituena: herrigunearen egitura osatzea, dauden industria eremuak finkatzea, eta dotazio eta ekipamendu maila hobetzea. Hiri lurzoruko finkatu gabeko etxebizitza eremuen antolamendu proposamena, barriz, Itxasbegin, Basamortun, Geltoki-Mondullun, Txorrokopuntan, Errekan eta Larrinaga Jauregian kokatzen da.

Comentarios