viernes, 14 de junio de 2013

BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI




Maiatzaren 29an Sukarrietako Udalak jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiarekin bat egin duela Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako eskaeraren auzian, hau da, Sukarrietako Koloniak «interes Kulturaleko Ondare» bezala izendatzean, helburu honekin «eraikin hura eta bere ingurua bere neurri eta dimentsio justuan baloratzeko», «bere babesa eta mantentzea baldintzatu gabe». «Horrela babestu beharreko eremua murriztuta geratuko litzateke, kanpoan gelditzen delako Busturian kokaturiko lursailaren zati bat eta, halaber, hegoaldean Sukarrietako mugen barruan kokatzen diren lorategiak ere».

«BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI» osatzen dugun agente sozialek (EHNE, ELA, LAB, BUSTURIALDEAKO SORTU, ARALAR, GERNIKA-LUMOKO EKOLOGI LAN TALDEA, ZAIN DEZAGUN URDAIBAI, IEUP! GAZTE ASANBLADA), partaide izan nahi dugu albiste horrek gure artean sortu duen kezkan gainerako talde sozialekin eta oro har herritarrekin PRENTSA OHAR honen bidez:
  • Ematen du Sukarrietako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarrera-aldaketa bat izan dutela. Sukarrietako Kolonia Eskolaren Interes Kulturaleko Ondarearen aitorpena, epez kanpo tramitatu zelako, indarrik gabe utzi zuen sententziaren aurrean erakunde horietako arduradun publikoek egin zituzten poz-adierazpen basatiak kontraesanean daude babesaren aldeko adierazpen honekin, nahiz eta babes hori partziala baino izan ez, hau da, babes horrek Ricardo Bastida arkitektoak diseinaturiko eraikinak baino hartu ez eta multzoaren gainerakoari babesik eman ez.
  • Alabaina, jakitera eman duten albisteak eramaten gaituzte pentsatzera jarrera-aldaketa hori itxurazkoa baino ez dela. Izan ere ez da ulertzen zergatik eskatzen den eraikinen babesa soilik eta ez multzo osoarena, guztia baita, hau da lorategiak eta ingurua, eraikinari hasieratik atxikitakoa eta gero hasierako funtzio-ildoan ingurumen-hezkuntzan sakondurik eraikin berari ezarritako gizarte eta pedagogi eginkizunen luzakin bat, eta, beraz, «programa arkitektonikotik bereizezinak», Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Inskripzioaren 2011ko martxoaren 28ko Aginduak Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean esaten duen bezala
  • Babes partzialeko proposamen horrek babestu beharreko monumentu-multzo osoaren batasun bereizezina apurtzen du. Babestu nahi ez den «interes kulturaleko ondare bezala» egindako babes-eskaera bat da zeren eskaeran bertan apurtzen baita babestu beharreko funtsezko batasuna den «Monumentu Multzoa». Beraz, itxurazko babes-eskaera bat baino ez da.
  • Plataforma honek uste du herriaren ordezkariak pozik egon beharko liratekeela gure kultura-ondarea babesten aurrenak izateagatik ez bakarrik historiaren aurrean baizik eta gaur ere, geure baliabide naturalez baliatuta historikoki eta orain, Urdaibai Biosferako Erreserba deklaratu zutenetik erantzukizun gehiagorekin, egin badaiteke, bizitzen jakin duen gure herri-nortasunaren aitorpen onenaren formula bezala.
  • Alabaina, gure arduradun politikoen kasua ez da hori. Bi erakunde horiek herritarren babes eskaerari egin zioten errekurtsotik hasi, Euskal Kultura Inbentarioan inskripzioa indarrik gabe uzten zuen sententziaren aurrean erakutsitako poz basati eta arrarotik pasatu eta itxurazko babes-proposamen honaino —Eusko Jaurlaritzak irekitako alegazio-epean egin zen berdina dena bestalde eta, beraz, ukatua— ezin da esan, egia esan behar bada, bi erakunde publiko horietako, hau da, Sukarrietako Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko, ordezkariek Sukarrietako Kolonia Eskola Euskal Kulturaren Ondare bezala babestearen aurrean jarrera ireki eta aldekorik dutenik. Jarrera aurkako edota anbiguo horrek —zati bat bai, beste zati bat ez— gehiago bultzatzen du pentsatzera aitortu ezin diren helburuak ezkutatzen dituztela, Deitoratzen dugu eta horregatik salatzen dugu.
  • Eta honekin batera, berresten dugu, Auzoetako erakunde sozialek sustatuta, Eusko Jaurlaritzaren aurrean L. Uriarte arkitektoak Sukarrietako Kolonia Eskola Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean berrinskribatzeko egin zuen eskaeraren alde «Busturialdean Lan eta Bizik» joan zen maiatzaren 14an egindako eskaera. Eta, era berean, eskatzen dugu Sukarrietako Kolonia Eskolaren Monumentu Multzoarekin harremana duten beste sektore sozial, pedagogiko edo profesionalek Eusko Jaurlaritzari babes-eskaerak eurek ere egiteko.

Busturialdean, 2013ko ekainaren San Antonio egunean.

Se designan Zonas Especiales de Conservación catorce ríos y estuarios

Disposiciones Normativas

DECRETO 215/2012, de 16 de octubre, por el que se designan Zonas Especiales de Conservación catorce ríos y estuarios de la región biogeográfica atlántica y se aprueban sus medidas de conservación.

Informacion Detallada;

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-natura/es