Industraldea dela eta zenbat udalen eskaera





"BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”ren Batzar Nagusiaren erabakiz, Gernika-Lumoko Ibarra industrialdea "BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”ren jarduera-eremuan sar dadila, eta, era berean, eremu horretan epe laburrean poligono urbanizatu bat abian jarri ahal izateko beharrezko diren aktuazioak burutu daitezela, kalitatezko sarbide eta hornikuntzekin, prezio eskuragarri batean lurzorua eskaini ahal izateko eta horrela bigarren sektorea indarberritzeko, eskualdearen berreskurapen orekaturako giltzarri delakoan.

Honako hauek dira, eskaera honen

ARRAZOIAK

1.- Busturialdeko Industrialdea S.A.ren objektu soziala eta erabakitzeko eskumena

“BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”ren estatutuen 1. artikuluaren arabera:
BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A. se constituye por tiempo indefinido y tendrá como objeto social el estimular y promover la iniciativa y la inversión en actividades económicas en la comarca de Busturialdea, en los municipios de Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, EA, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz y Sukarrieta, mediante:
La promoción urbanística de suelo apto para la implantación de actividades económicas, mediante la promoción y redacción de planes urbanísticos y proyectos de urbanización, reparcelación, compensación o cualesquiera otras figuras previstas en la legislación urbanística; así como mediante la adquisición por cualquier título de suelo apto para su urbanización y promoción de suelo para actividades económicas.
La construcción de complejos industriales de pabellones o edificios de servicios, gestionando dichos complejos hasta la total transferencia de la titularidad de los mismos.

Para la realización del fin social tendrá la Sociedad plena capacidad jurídica, pudiendo, por consiguiente, realizar actos y formalizar contratos de cualquier índole, civil o mercantil, incluso negocios de adquisición y disposición de bienes de cualquier clase y naturaleza.

Era berean, 2013ko EAEko urteko aurrekontu orokorren poiektuan agertzen den eran:

“GERNIKAKO INDUSTRIALDEA, S.A.” sozietatea 1989ko abenduaren 21ean sortu zen eraz. Sozietatearen helburua da Gernika-Lumoko Industrialdea eraiki, sustatu eta kudeatzea, bai eta industrialdearekin zerikusia duten bestelako jarduerak egitea ere, ekimen eta inbertsio industriala sustatuz eremu honetan.

2003ko apirilaren 29an, Ohiko Batzar Nagusi eta Unibertsalak, akziodunen artean Busturialdeko udalak sartu zirenez Gernika-Lumoko Udalari zegozkion akzioak erosita, udalerri bakoitzaren biztanle-baremoaren arabera, Gernika-Lumorako distantziak kontuan hartuta zuzenduta, eta etorkizuneko jarduerak aipatutako eremuan egingo zirela-eta, besteak beste erabaki zuen sozietatearen izena zein xedea aldatzea. Aurrerantzean, BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA S.A. izango zen izena eta xedea, berriz, industrialdeak sustatu eta kudeatzea Busturialdean.

Gauzak horrela, egiten den eskaerak “BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”ren objektu sozialarekin harreman ezin estuagoa du, eta erabaki hori hartzeko eskumena bere Batzar Nagusiari dagokio, barne estatutu eta 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen 159 eta hurrengo artikuluekin bat.

2.- Jarduera ekonomikoak burutzeko lurzoruaren gaitasun planifikatua

Gernika-Lumoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, industri lurzoruaren azalera 52,8 Ha.koa da. Industri lurzoru honen % 95a baino gehiago Ibarra eta Txaporta izeneko aldeetan kokatzen da. Gernika-Lumoko industri lurzoru guztia hiri lurzorua da, sendotutakoan eta ez sendotutakoan banatua. Sendotutako hiri lurzoruan eraikitzeko lizentzia lortzeko ez da beharrezkoa lurzoruaren aurretiazko hirigintza-kudeaketarik. Hiri lurzoru ez sendotutako eta ez erabiliak 10,61 Ha.ko azalera dauka, hau da, udalerriko hiri-lurzoru industrial guztiaren %20a. Lurzoru horretan eraikitzeko lizentzia eskuratzeko aurretiaz Urbanizazio Proiektua onartu behar da. Lurzoru industrialaren kopuru sendotu gabea eta sendotutako baina berpiztu beharrekoa, guztira, hiri-lorzoru industrialaren % 80 da. Mintzatzen ari gara, beraz, 42 Ha.ko azaleraz gutxi gorabehera. Hauetariko, 15,71 Ha. azalera urbanizagarriari (10,61 Ha.) eta libre dauden fabriken azalerari (5,10 Ha.) dagokie.

Azalera guzti hauei Txaportako Plan Partzialean libre gelditzen diren 4.825 m2 gehitzen badiegu, guztira 16,2 Ha. ditugu, nahiko berehala erabilgarriak direnak.

Udalerriko hiri-lurzoru industrial sendotutakoan lurzati handi batzuk daude, lehenago bertan kokatutako enpresen izenez ezagutuak, DALIA, MALTA, ASTRA, SERESNOR, GERNIKAKO IND. METALURGIKOAK. Horien azalera 5,10 Ha ingurukoa da. Horietan ez dago inolako industria-ekoizpenik. Beraz, berriro erabiltzeko moduan daude. DALIA mahai-tresna lantegiaren lurzatiak 1,80 Ha.ko azalera du, eta MALTArenak 1,20 Ha. inguru. Elkartu egin ziren eta SAL CUMENAGER osatu zuten, TXAPORTA II Industri Plan Partzialeko lurretan ezarria. Bestetik, ASTRAk, 1,37 Ha.ko azalera du, eta aspaldi utzi zion armagintzari eta bestelako metalurgia-eratorriak egiteari. Pabilioietako bat eraitsi egin zen, eta haren orubean behin-behineko aparkaleku zerbitzu publikoa ematen da. Pabilioi bat eta tiro-tunela mantentzen dira, erabilera sozio-kulturalerako eta oroimen historikorako. Beraz, lurzati honetan 1,10 Ha. inguru daude erabilgarri. SERESNOR-en azalera 5.650 m2koa da, eta GERNIKAKO INDUSTRIA METALURGIKOAK-ena 4.477 m2koa da. DALIA lurzatia Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa da, eta ASTRA lurzatia Gernika-Lumoko Udalarena, biak ere, beraz, jabego publikokoak.

Dauden pabilioien okupazioak defizit nabarmena erakusten du, horietako asko erabilerarik gabe baitaude. Beraz, horien inbentarioa egitea komeniko litzateke, ondoren berriro erabiltzeko.

Nahiz eta erdialdean egon, erraz iristeko moduan, hiri konpaktuaren eredu jasangarriaren adierazgarri izan, eta eskualderako alde estrategikoa osatu, bertan dauden lurzoruak eta pabilioiak infraerabilita daude. Hondamendi horren arrazoien artean egon daitezke eskaera maila eskasa, ikerketa eta inbertsiorik eza, sektorearen egokitzapen eta suspertzerik eza.

Aurreko zatian aipatutako eskaera maila txikiak, aldi berean industri lurzoru honentzako eskaerak egon bazeudela ere adierazten du, ikerketa zein biodibertsitate-laborategi helburuak eta ingurumenaz gozatzekoak erabat bideragarri izango zirenak bertan. Hala ere, udal administrazioak ezin izan zien proiektu horiek ezartzeari aldeko jarreraz erantzun, ez zegoelako lurrik horretarako prestatuta.

2.1.- Esku-hartze publikoa. Argi dago esku-hartze publikoa egongo balitz, poligono urbanizatu eta inguru ordenatua eskaini ahal izango litzatekeela, kalitatezko sarbideak eta hornikuntzak lituzkeena, prezio eskuragarrian, bigarren sektorearen bultzada sozio-ekonomikoa eragingo lukeena, eta aldi berean, lehen sektorearen eta zerbitzuenaren pizgarri izango litzatekeena.

Horrek, jakina, aurrean ikusitako 42 Ha. azalerako Eraberritze Plan Berezi bat idaztea eskatuko luke, oso beharrezkoa dena alde hori berritzeko, hirigintza arloko gabeziak birbideratzeko eta bide-egitura egokia lortzeko, guzti horrek industria moderno eta lehiakorra garatzen lagunduko lukeelarik, gaur egun ez dauzkan hornikuntza, azpiegitura, eta ekipamendu orokorrez horniturik.

Maila horretako esku-hartze publikoak lanpostuak sortzen lagunduko luke. Gernika-Lumoko Plan Orokorraren Araudiak ezartzen duenez, 1m2/1m2 eraikitzeko aukera dago. Beraz, eraikitako 157.000 m2 izango genuke muga bezala, kontuan hartzen baditugu esandako hiri lurzoru ez sendotuta eta lurzati handiak (15, 71 Ha.) bakarrik, Txaportako Plan Partzialean libre gelditzen den azalera sartu barik. Lanpostu bakoitzeko eraikitako 70 m2-ko baremoa erabiliko bagenuke, 1.500 lanposturentzako aukera irekiko genuke. Gaur egun Gernika-Lumoko industrialdean lanpostu bakoitzeko 45 m2 erabiltzen dira, batez beste. Lanpostu hauei gehitu beharko genituzke birgaitze plan gainerakoaren ondorioz lortuko zirenak.

3.- Gernika-Lumoko Ibarra industrialdean inbertitzeko proposamena egitearen aldeko indargune nagusiak honako hauek dira:

3.1.- Kokapen ezin hobea. Poligonoaren abantaila nagusia: bere kokapena: herritarrak oinez zein bizikletaz erraz iristeko tokian kokatua, errepide edo trenbide bidezko garraio publiko zerbitzuarekin, eskualde osotik edo baita kanpotik ere. Hori guztiagatik, beraz, kokapen ezin hobea du eskualdeko garraiobide nagusien aldetik.

Industrialde nagusiak beti izan dira azkenak, orokorrean, garraio eta mugikortasun planak egiterakoan, plan horiek normalean bizitokien arabera diseinatu izan direlako. Horren ondorioz, industrialde handietara joateko kotxea erabiltzera behartuta egoten dira langileak, eta horrek gastuak eta istripuak handitzea eta ingurumena hondatzea dakar, baita zenbait lanpostu ezin eskuratu izatea ere langileak autorik izan ezean. Bermeo-Amorebieta trenbiderako egitasmoan aintzat hartzen den bi burdinbidetan banatuarekin eta trenen maiztasuna handitzearekin, baita ere geltoki intermodala Gernika-Lumon egitearekin asko hobetuko litzateke garraio kolektiboaren eta merkantzien garraioaren eskaintza, eta benetan ere aukera eraginkor eta erakargarria litzateke ibilgailu pribatuaren aurrean, industrialdearen ingurumen-kalitatea hobetuko lukeena, inguruko enpresen konpetitibitatea handitu eta ekimen berriak ezartzen lagunduko lukeena. Eskualdeko bide-egituran aurreikusita dauden aktuazioek hobetu egin lezakete kanpo-harremanak.

3.2.- Udalerrian eta eskualdeko inguru hurbilean jarduera industriala eduki izana, duela mende batetik ezarritako industriekin.

3.3.- Gune berezitua eta ondo mugatua izatea, Gernika-Lumo eskualdeko erakarpen-ardatz garrantzitsua izanik.

3.4.- Giza-faktorea. Industria-jarduerarekin ohituta dagoen herria da, ekintzailea, tradizioz langile kualifikatuak eta enpresari eta kooperatibista ekintzaile dituena, oso ondo prestatutako gazteria baina gero eta langabetu gehiagorekin, langileen % 70a egunero eskualdetik kanpora lanera joaten dena. Beraz, giza-faktorea aktibo eraginkorra da.

4.- Udalaren asmoa

2010eko azaroan egindako bilkuran Gernika-Lumoko Udalbatza osoak aho batez onartu zuen, udalaren eta eskualdearen onerako, udalerriko Ibarra aldean industria sektorea biziberritzeko proiektuak sustatzea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Hau da, ASTRA lurzatian Lanbide Heziketako Zentro bat garatzea, bertan energia berriztagarriak, ura, ostalaritza, turismoa, Ekodiseinu Institutua, Enpresa-Haztegia, Kultura sorkuntza (abian) garatuko zituena; memoria historikorako bunkerra berreskuratzea. Eta IBARRArako enpresa-gune bat, Eusko Jaurlaritzaren “2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana”ren arabera ingurumen arloko industrien garapenaren alde egingo zuena, ingurumenaren zaintzari eta haren kalteak gutxitzeari eta ingurumenaren babes, berreskurapen eta bere oneratzeari lotuak.

“Ingurumenari lotutako industria garatzea, orokorrean produkzio-jardueraren jasangarritasuna hobetzera zuzendutako zerbitzuak eta produktuak eskainiko dituena, baita ere ingurumenaren babesarekin edo energia alternatiboekin lotutako jarduerarako teknologiak garatzea guztiz bat datoz udalerriaren edo eskualdearen izaera sozio-ekonomikoekin". “Jarduera horiek kalitate fisikoa duen industria eremu bat izatea eskatzen dute”, esaten zen Ibarrarako Plan Bereziaren proposamenean.

5.- Eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoen borondatea

Busturialdeko herritarren gehiengoaren nahia jasotzen duten gizarte eta ekonomia arloko eragileek (eragile sozial herrikoiak, sindikatuak, jarduera-esparru guztietako enpresariak) bat egiten dute Ibarrako industrialdean erabili gabeko lurzoruak aprobetxatzearen eta osoki bere oneratzearen aldeko eskarian, bigarren sektoreari lagunduko dion berehalako tresna eraginkorra izango litzatekeelako, beharrezkoa eskualdearen garapen integratu eta egituratua bideratzeko. Beste jarduera batzuen artean, gutxienez ere ohiko beharrizanei erantzutea litzateke, sektorearenak bereak direnei eta lehen sektoreko jarduera guztietatik datozenenei, elaborazioa (manufakturazioa), ikerketa eta garapena (I+G+B), arrantzatik hasi eta basogintzara artekoak (egurraren ikerketarako Zentro Teknologikoa, adibidez), eta nekazaritza eta abeltzaintzara zabalduz. Ikerketan eta ingurumen-baliabideen garapenean, gure eskualdearen biodibertsitatean eta giza baliabideetan oinarritutako ekonomiaz ari gara, gure errealitatearekin bat egiten duen ekonomia, lanari lotua, beste sektore ekonomiko eta sozialekin elkartasunez bateratua. Udalbatza Osoak adierazitako borondatearekin bat egiten duten eta osagarri diren helburuak.

6.- Gizartearen borondate orokorra, Urdaibai Biosfera Erreserban indarrean dagoen legediak lagunduta eta ordenatuta

Egia esan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Legearen 1. artikuluak jasotzen duenez, “Lege honen helburua Urdaibaiko Biosferako lurrei, landareei, faunari, paisaiei, urei, atmosferari eta oro har ekosistema osoei izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aisialdien eta gizarte-ekonomien aldeetatik duen garrantziagatik bere onean iraun dezan babesa ematea eta bere oneratzen laguntzea da”. Eta 15. artikuluak agintzen duen bezala, idatzi behar den Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa arautzeko Egitamuak (EKAE/PRUG), “lurraldea alde eta guneetan sailkatuko du, erabilera ezberdinak bereiziz". Eta 16. artikuluak “Erreserbaren jarduera sozio-ekonomikoen egokitzapenerako eta garapenerako Egitaraua” (JASEGE/PADAS), gero eragile sozial eta ekonomikoekin adostu ondoren Dekretuz onartua izango zena 1998an, idaztea proposatzen du. Haren 2. helburu estrategikoak, 17, 18, eta 19. Jardute Bideetan garatuak honako hau planteatzen du: “Sektore industrial lehiakorra, ingurumena zaintzen duena, ekoizteko modu jasangarriak erabiltzen dituena, enplegua sortzeko gai dena eta, lehentasunez, ingurumen aldetik degradatuta dauden aldeak erabiliko dituena".

Bigarren sektorea biziberritzeko ekimenei laguntzeak, azken finean, Ibarrako industria-lurzorua aurretik prestatua izatea eskatzen du, eta azpiegiturako ekipamenduz hornitua.

Hori guztiagatik, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdi-erdian dagoen Busturialdeko eskualdearen onerako, eta azken krisi-urteotako esperientziatik abiatuta, gure harreman sozialak gure gizartearen zerbitzuan oinarrituta antola ditzagula eskatzen dugu, ahalik eta kosturik txikienarekin, gure ingurumen- eta giza-baliabideak garatuz.

Finean, aukera paregabea dugu erakusteko garapen ekonomikoa, gizarte garapen duina eta ingurumen garapena bateragarriak direla, industriaren berpiztea eta sendotzea garapen jasangarriaren eskutik joan beharko baita. Zentzu horretan, hirigintza-jarduketaz gain, oso garrantzitsua izango da proiektu jasangarriak erakartzea, Gernika-Lumoko Ibarra eredu ekonomiko horren aitzindari bihurtuz, betiere Euskal Herrian eta beste lurralde batzuetan ematen diren antzeko ekimenekin konektatuta.

Halaber, Gernika-Lumoko Ibarran egin beharko diren hirigintza-jarduketan oso kontuan hartu behar dira bertako balio naturalak, besteak beste honakoak: ibaiertzeko basoa berreskuratzea, lurpeko akuiferoak babestea, Oka ibaiko urak eta fauna zaintzea, atmosferaren kalitatea gordetzea (zarata eta keak kontrolatuz), lurzoruak berreskuratzea eta, amaitzeko, hirigintzako lanak paisaian integratzea.

Ondorioz, eskatzaileek beharrezko ikusten dugu "BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”-k beharrezko diren aktuazioak burutu ditzala Gernika-Lumoko Ibarra hiri-industrialdeak lurzoru prestatua eta egokia eskaini ahal izateko, bigarren sektorearen pizgarri izan daitekeena, gure eskualdearen jardueraren eta duintasunaren bultzatzaile osagarri izan dadin.

Azaldutako guztia kontuan izanda, Gernika-Lumo, Bermeo, xxx,xxx eta xxxxko Udalek “BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”REN OHIKO BATZAR NAGUSIARI,

ESKATZEN DIOGU: Bere eskumena den heinean, oniritzia eman diezaiola Gernika-Lumoko Ibarra industrialdea "BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.”ren jarduera-eremuan sartzeari, eta, era berean, eremu horretan epe laburrean poligono urbanizatu bat abian jarri ahal izateko beharrezko diren aktuazioak burutu daitezela, kalitatezko sarbide eta hornikuntzekin, prezio eskuragarri batean lurzorua eskaini ahal izateko eta horrela bigarren sektorea indarberritzeko, eskualdearen berreskurapen orekaturako giltzarri delakoan.


Busturialdean, 2013ko azaroaren 28an.

Comentarios