Josean Galera izango da aurrerantzean Urdaibai Biosferaren Erreserbako Patronatuko presidentea


Josean Galera izango da aurrerantzean Urdaibai Biosferaren Erreserbako Patronatuko presidentea



Urdaibai Biosferaren Erreserbako Patronatu berriaren lehen osoko bilkura egin dute gaur goizean, Gernika-Lumoko Udetxea jauregian. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, aurrerantzean Josean Galera izango da Ingurumeneko sailburuorde eta Patronatuaren lehendakari berria.


Haren esanetan, «ekitaldi honetan, bulegoak Urdaibaiko erabilerak eta kudeaketa arautzen dituen plan berria osatzeari ekingo dio modu aktiboan. Agiria aldatuta, Jarduera Sozioekonomikoen Harmonizaziorako eta Garapenerako Programa berrikusiko da modu aktiboan, gaurkotu beharra baitauka. Egunean jarritakoan, inguruotako biztanleek, enpresek, elkarteek eta administrazioek modu eraginkorragoan eta koherenteagoan egin ahal izango dute lan eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde».

Talde berriak administrazio-prozesuak errazteko eta arintzeko lan egingo duela aurreratu dute, eta, horretarako, eremuari buruzko gida-plan berria (PRUG) osatuko dutela azaldu dute. Hala, horri esker, “eremuan izandako lurralde-, gizarte- eta ekonomia-bilakaerara egokituko da”.

Comentarios