Udan hasiko dira Autzaganeko eta Bermeoko saihesbideak egiten

Udan hasiko dira Autzaganeko eta Bermeoko saihesbideak egiten | Busturialdeko Hitza

2012/01/18

Nork

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, Autzaganeko eta Bermeoko sahiesbideak egiteko lanak udan hasiko direla esan du, gaur eguerdian. Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan egindako agerraldian jakinarazi duenez, Busturialdeak “kalitatezko errepide sare  bat izatea” da helburu nagusia. Guztira, 113 milioi euroko aurrekontua izango du Aldundiak, eta 38 hilabeteko epea izango dute enpresek lanak amaitzeko.

Autzaganen, aurreikusita zegoen tartea egingo da, Eusko Jaurlaritzak eta Urdaibaiko Patronatuak eragozpenak jarri zituztela kontuan hartuta. Horrenbestez, “zati garrantzitsuena” egingo dute Bilbaoren berbetan: Autzaganeko sahiesbidea. Errepidea egiteko 64 milio euroko aurrekontua darabil Aldundiak..

Bermeoko saihesbidea egiten, bestalde, Sollubetik hasiko dira Aldundiko beharginak. Zati hori udalerriko saihesbideari lotuta dagoelako hasiko dira hortik. Bilbaok azaldu duenez, “lehenengo saihesbidea” egingo dute, eta ostean, Sollubeko tunelak egingo dituzte. 49 milioi euroko aurrekontua izango dute errepide barria egiteko.

Comentarios