HASIERAN ONESTEA GERNIKA/MARKINA EREMU FUNTZIONALAREN LURRALDE PLAN PARTZIALA

Bizkaiko Foru Aldundiak hasieran onartu du Gernika/Markina eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala. Lurralde-eremu hori 32 udalerrik osatzen dute: Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta eta Ziortza-Bolibar.

Herri horiek 48.900 hektarea-ko zabalera hartzen dute, hau da, Bizkaiko lurraldearen % 22; eta 70.000 biztanle dauzkate guztira, hau da, Bizkaiko biztanle guztien % 6.

Lurralde Plan Partzialak, funtsean, hiru helburu dauzka: lurraldea antolatzea, udal planak koordinatzea eta, lurzoruen erabileren planifikazioaren bidez, garapen ekonomiko eta soziala erraztuko duten baldintzak sortzea.

Gernika/Markinako eremu funtzionalean ingurumen balio handia duten hainbat espazio natural zabal daude, hirigune askorekin batera.

Herri motei begiratuta, mota biko ereduak daude: batetik, erreferentziako zenbait zentro daude, eta, bestetik, alde handiak daude barrualdearen eta lurraldearen artean. Erreferentziako udalerriak hauek dira: Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa.

Demografiaren dinamikan atzerakada ikusten da, eta etengabe gutxituz doa baserrietako jarduna eta baserriok lurraldea osorik eta modu iraunkorrean kudeatzeko orduan betidanik bete duten egiteko nagusia.

Plan Partzialaren edukiak ondorengoak dira.

Ekosistemen eta biodibertsitatearen babesak dituen helburuak:

  • Aldaketa gutxien jasan duten ekosistemak babestea, bai eta ingurumenaren aldetik kalitate handiena dutenak ere.
  • Eremuok modu antolatuan erabiltzea, eta haiei bultzada iraunkorra ematea.
  • Duten balioa ematea espazioa naturalei, jolaserako, hezkuntzarako eta arlo zientifikorako.

Proposatutako lurralde-eredua.

  • Hiri-garapena egiterakoan lurraldea modu arduratsuan kudeatzea proposatzen da eta lurzoruaren erabilera mugatzea.
  • Hiri-eredu polizentrikoa indartzea, eta, horretarako, hiriguneen arteko osagarritasun-harremanak indartzea.
  • Herritarrek landa-inguruneko udalerri txikietan bizitzen jarrai dezatela sustatzea.
  • Herrigune tradizionalen nortasuna eta ondare kulturala gordetzea.
  • Bigarren bizitetxeen garapena mugatzea.
  • Ekipamenduak modu mankomunatuan antolatzea.
  • Jarduera ekonomikoa eta bizitegiak uztartzen dituen eredu mistoa sustatzea.
  • Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo hiriguneei lotutako industrialdeak modernizatzea eta zabaltzea.
  • Irisgarritasuna zein mugikortasuna garraio publikoari eta ordezko garraiobideei lotuta egon daitezela bultzatzea.

Lehiakortasun ekonomikoa.

Arrantza.
  • Bermeoko eta Ondarroako portuetako komunikazio-azpiegituren sarea hobetzea.
  • Arrantzari lotutako jarduna egituratzea eta enpresen kudeaketa hobetzea.
  • Arrantzaren transformazio-jarduna hobetzea, bai eta haren produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea ere.
  • Sektorearen irudia berreskuratzea.
Industri jarduera.
  • Gernika-Lumoko industriarako lurzorua leheneratzea.
  • Muxikan, eskualde osorako ekimen publikoko poligono bat sortzea.
  • Erreserba estrategiko bat egitea Ajangizen, Muxikako poligonoa sendotzeari baldintzatuta.
  • Beste garapen batzuk egitea Ajangiz, Berriatua eta Markina-Xemeinen.
  • Eremu txikiak sortzea Gizaburuaga, Bermeo, Amoroto eta Etxebarrian.
Turismoa.
  • Turismo iraunkorra bultzatzea.
  • Kulturari eta aisiari lotutako eskaintza osagarria sustatzea.
  • Eskariak urtaroekin duen lotura apurtzea.
Komunikazio-azpiegiturak.
  • Bideak hobetzeko ekintzak lehentasunezko interesa duten ardatzean eta oinarrizko korridoreetan:
    • Bilbao-Mungia-Bermeo
    • Amorebieta-Gernika
    • Ibaizabal-Markina-Ondarroa eta Lekeitio
  • Beste ordezko bide-lotura batzuk hobetzea:
    • Muxika-Larrabetzu
    • Markina-Deba
  • Amorebieta eta Bermeo arteko trenbidearen zenbait zati bikoiztea.
  • Errepideak hobetzeko ekintzak.
  • Hiri barruko bide-tarteak zein zeharbideak egokitzea
  • Mugikortasun ez motorizatua bultzatzea.
  • Garraio kolektiboa bultzatzea.

Baliabide naturalak eta paisaia.

  • Baliabide naturalak zaintzea eta modu arduratsuan erabiltzea.
  • Ekosistemak eta biodibertsitatea hobetzea.
  • Mendiek betetzen duten babes-eginkizuna indartzea.
  • Ur kontinentalen eta itsasoko uren kudeaketa iraunkorra.

Paisaia-ondarea.

  • Landa-inguruneko guneen ezaugarri morfologikoak mantentzea.
  • Baserria sustatzea, paisaiaren kalitatea bermatzeko elementu bat, ondareko elementu bat eta elementu produktibo bat den neurrian.
  • Baso-ustiaketetan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, jarduera iraunkorrak indartzea.

Plana hasieran onartu ondoren jendaurrean edukitzeko eta alegazioak baloratzeko epea irekiko da, behin-behineko eta behin betiko onarpenak egin aurretik. Behin betikoa Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen behin betiko txostenak eman ondoren onartuko da.

Comentarios