Inamako langileek deitutako manifestazioagaz bat egin dute hainbat eragilek


Inamako langileek deitutako manifestazioagaz bat egin dute hainbat eragilek | Busturialdeko Hitza

2011/11/24
Nork

Inamako langileek zapaturako deitu duten manifestazioagaz bat egin dute hainbat eragilek, baita FINSA-Inama enpresaren jokabidea gogor kritikatu be. Hain zuzen, azken egunotan Muxikako lantegitik hainbat makina atera dituztela salatu du ELA sindikatuak. «Enpresako zuzendaritza Muxikako lantegia husten ari da, oraindik orain langileak egunero lanera doazen arren». Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresaren ondasunak enbargatuta dituela gogorarazi du sindikatuak.

LABek, bere aldetik, enpresak azken hamarkadan egin duen politika «maltzurra» izan dela kritikatu du. Sindikatuak azaldu duenez, enpresak jakin bazekien zelako inbertsioa egin behar zuen enpresaren etorkizuna bermatzeko; «baina, hori egin beharrean, inguruko guztiak errudun egin ditu, oztopoak jartzen zizkiotela esanez».
LABek oharrean azaldu duenez, Inamako arduradunek langileak mehatxupean izan dituzte, enpresa itxiko zutela esanez. «Azkenik, FINSA-Inama taldearen arduragabekeriak itxieraren atarira eroan du enpresa, eta 160 langile kale gorrian geratzeko arriskua dute». Inama eskualdeko enpresarik garrantzitsuenetakoa dela esan du LABek, eta horren itxierak Busturialdeak izan dezakeen irtenbide ekonomikoari ateak itxi diezaiokeela aipatu du.

Elkartasun aktiboa

Langileek deitu duten mobilizazioagaz bat egin du, baita, Busturialdean Lan eta Bizi Plataformak. Hain zuzen, Bizkaiko EHNEk, ELAk, LABek, Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Gernika-Lumoko Ekologi Tailerrak, eta Ieup! Gernika-Lumoko gazte asanbladak emon diote atxikimendua Inamako langileek deitutako manifestazioari. Ohar bidez, parte hartzeko deia egin diete herritarrei eta langileei, «Inamako langileek daroaten borrokarekin elkartasun aktiboa erakutsiz». Plataforma horrek, gainera, FINSA-Inamako enpresaburuen «joko zikina» salatu du. Ingurumen baimena lortzeko beharrezko inbertsioak egin beharrean, enpresa «usteltzen» utzi dutela esan dute, «euren interes ekonomikoengatik».
Busturialdeko Bilduk, bestalde, beharrezkoa duen Ingurumen Baimena lortzeko enpresak borondate gutxi erakutsi duela kritukatu du, «eta, azkenean, 160 familia soldata barik utziko ditu».
Horregatik, Muxikan geratzeko bete beharreko baldinzta guztiak bete ditzala eskatu gura dio Busturialdeko Bilduk enpresari, beste behin be.
Era berean, Inamako langileek biharko ditu duten manifestazioagaz bat egin du koalizio politikoak, eta gainontzeko eragileek egin legez, parte hartzeko eskatu diete herritarrei.

Comentarios

  1. ZAIN DEZAGUN POSIZIONAMENTUA

    Gu behintzat, urte luzeen ondoren, inongo azterketa sakonik gabe ez gaude prest deialdian (Komiteko Prensa oharra) dagoen moduan parte hartzeko . SOS Muxikak eta Zain Dezagun Urdaibaik urteak daramatzate INAMAren egoera salatzen eta herritar guztiengan eragiten dituen kalteak zabaltzen.

    Orain arte langileek muzin egin diote inongo hizketaldiri ez gurekin ez beste ikuspuntu bat agertzen zuenarekin, enpresa mafiosoaren babespean.

    Jakin dakigu langileon egoera ez dela batere samurra eta elkartasuna adierazi beharko genieke baina Zain Dezagun modura aspaldi gabiltza salatzen 1966 urtean emandako lizentzia bategaz ari dela enpresa Busturialdea kutsatzen eta horren aurrean isilik egon dira beti, beldurrez agian. Orain gurera datoz atxikimenduak eskatzen inongo aipamemik egin gabe ingurumenari eta pertsonen osasunari.

    Ez litzateke bidezkoa gure atxikimendua ematea inongo azterketa ekologiko, urbanistiko, osasun publikoari eragina eta sozioekonomiko sakonik gabe.
    Sina dezatela Busturialdean Lan eta Biziko beste guztiek norberak bere izenarekin, nahi izanez gero.

    Langileen egoera konpondu behar da, bai, baina Inama Ez Itxi horregaz ez gatoz bat.

    Orain da momentua leku horretan zer egin erabakitzeko, ea lanposturik sortu ahal den. Gure ustez gainera, Forestalisteei dei egitea, negargarria!

    Kontutan eduki behar da baita ere, Urdaibairen aurkako erabilera politikoa izango dabela manifa horrek, Mendatako poligono barria justifika nahian, PNVren ahotik, birkokapena lortzeko. Noski berriro legedi guztiak barriro urratuz.
    Gure planteamendua erderaz hau da

    INAMA, RINDER y las demas empresas deben de cumplir, en todo caso, con las leyes medioambientales, urbanisticas, de salud publica, y de derechos laborales que se le piden a toda la ciudadania.
    El marco de ese plan de industrializacion debe ser el impuesto por el PADAS, o plan estrategico de economia sostenible, que se tiene que convertir en la guia planificadora vinculante de toda acción comercial, de infraestructuras, turistica, cultural e industrial.
    Aqui entre otros asuntos, subyace un planteamiento pro-poligono de miango-muxika incluso el de Ajangiz-Mendata. Nuestro planteamiento; Primero, agotar los terrenos calificados, luego regenerar los existentes (Inama, Rnider....), para mas tarde planificar nuevos dentro de los suelos OPU, nunca a costa de suelos rurales protegidos.

    -----------------------------------
    ZAIN DEZAGUN URDAIBAI
    Busturialdeko Garapen Eusgarrirako Elkartea

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.

Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.