ADITUEK ESPAINIAR ESTATUAN ENERGIA NUKLEARRAREN AMAIERA IRAGARTZEN DUTE

ADITUEK ESPAINIAR ESTATUAN ENERGIA NUKLEARRAREN AMAIERA IRAGARTZEN DUTE

Nafarroako Unibertsitateko irakasleak, Ángel Ruiz de Apodaca-k 2030.urtean espainiar estatuan “ez dela energia nuklearrik egongo” ziurtatu du, zentral nuklearrak gero eta “zaharragoak” direlako eta gainera, Fukushima-ko istripuen ostean “gizarteak energia mota hau gero eta gutxiago onartzen du”. Eguzkiren iritziz, ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik eta aurreikuspen honek gizarteak sentitzen duena onartzea da.

Asteazken honetan Nafarroako Unibertsitatean hasiko den “Exportando contaminación: las basuras transnacionales. Problemas y soluciones” ikastaroaren antolatzailea, Ruiz de Apodaca, Marcoulen (Frantzia) gertatutako istripuari buruz aritu da eta aipatu du oso zaila dela Frantzia, lehen potentzia nuklearra, “gaur egungo politika energetikoa ez den batengatik apustu egitea”.

Zentzu honetan, komunikatu baten bidez aditu honek adierazi du “Energia nuklearra iturri merkea da eta ez du berotegi efektua sortzen duten gasik isurtzen, baina askorentzat, abantaila hauek ez dira nahikoak gizarterako suposatzen duen arriskua konpentsatzeko, are gehiago Fukushima-ko istripuan arrisku hau benetan eman zitekeela argi geratu zenenean”.

Eguzkik energia honen ustezko “hutsezintasuna” salatu nahi du, historian zehar argi geratu diren istripuak argi usten duten moduan: Three Mile Island, Chernobyl, Fukushima-Daiichi eta azkenengoa, Marcoule. Energia nuklearraren alderdi negatiboen artean, Ruiz de Apodaca-k hondakin nuklearren kudeaketaren inguruan “hauek ehunka ala milioika urteetan zehar aktibo mantentzen direla eta etorkizuneko belaunaldientzako legatu arriskutsua direla” esan du. Milaka urteetan zehar ematen den erradiaktibitateak kalterik ez duela egingo ezin dute ziurtatu, nahiz eta biltegi bezala erabiltzen ditugun ozeanoak oso sakonak izan, beraz, testuinguru ezezagun batetan konfiantza daukate, arriskuak eta ondorioak ezkutatu nahi dituzte, gizakiaren ezjakintasuna gai honetan onartu ordez eta gure aztarna ekologikoa murriztearen eta hondakin hauen kasuan ezabaketaren alde egin ordez.

Beraz, Eguzkik aditu hau eta beste asko, horien artean, iraganean energia nuklearraren alde egin dutenak, kontra agertzea azpimarratu nahi du eta baita gizartearen eremu handi batek zentral nuklearren kontra agertzea ere, gizartea zentral hauen arriskuaz jabetzen hasia baita.

Eguzkiren ustez, ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik, beraz, zentral nuklear guztien itxiera eskatzen dugu, gizartearen eskaerei so eginez eta osasungarria eta arriskurik gabeko energian oinarritutako ekonomia eredu iraunkor baten alde eginez eta bide batez, politika nuklearra alde batera utziz.

Honekin batera, eztabaida energetikoa ez dela energia nuklearrak mix energetikoan hartzen duen lekuan oinarritzen gogorazi nahi dugu, energia aurreztean, eraginkortasunean eta energia ekoizteko modu alternatiboetan oinarrituta egon behar da eta. Ondorioz, dagokien administrazioei euskal gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen diegu, Garoña berehala itxiz eta Estatuan dauden zentral nuklear guztiak ixteko programa bat martxan jarriz.

NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!


EGUZKI Talde Ekologista
Gasteiz, 2011ko irailaren14ean

Tf.688662532

eguzki.eguzki@gmail.com

http://www.eguzki.org


Comentarios