‘Guernica’ Guggenheimera ekartzeko eskatuko du Euzko Abertzaleak taldeak gaur, Batzar Nagusietan

‘Guernica’ Guggenheimera ekartzeko eskatuko du Euzko Abertzaleak taldeak gaur, Batzar Nagusietan

Pablo Picassoren Guernica koadroa Bilboko Guggenheim museora eroateko aukera aztertzeko eskatuko du gaur Euzko Abertzaleak taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Gernika-Lumon egiten ari diren osoko bilkuran Arauz Besteko Saloa aurkeztu du talde horrek. Hain zuzen, Picassoren artelana Guggenheimera “behin-betiko” eroateko aukera aztertzea proposatu du.
Koadroa ikono mediatikoa den heinean, Bizkaira egindako bisita turistikoak eta kulturalak bultzatzeko modua litzatekeela uste du  Euzko Abertzaleak taldeak.«Hedabideetan agertzen denaren inguruko jakinminaeta interesa bisitarientzako erakargarria da». Izan be, Guggenheim Bilbao museoa hedabideen ikuspuntutik garrantzia gehien duen museoa dela uste du talde horrek.
Horregatik, Giggenheim Museoak egoki ikusiz gero, Madrili doan uzteko esak dakiokeela dio Arauz Besteko Saloak, eta koadro horrentzat beren-beregi leku bat atondu daitekeela «Ukatu ezinezkoa da hori egiteak izango lukeen oihartzun mediatikoa eta turistikoa». Gainera, museoaren zeregina idartuko lukeela uste du Euzko Abertzaleak taldeak, «hain zuzen be, kultura turismoaren erakargarri» delako. Eta hori kirisialdi garaian garrantzitsuagoadela diote, «turismoa aberastasun eta enplegu iturri delako».
Era berean, koadroa Bilbora herri dirurik gastatu barik eroan daitekeela azaldu du talde horrek, «sponsorrak bilatuz».

Talde Popularraren zuzenketa
Euzko Abertzaleak taldeak egindako proposamenari zuzenketa egin dio Bizkaiko Talde Popularrak. Hala, talde horren iritziz, Guggenheim Museoari bakarrik ez, Arte Ederren Museoari be proposatu beharko liokete Batzar Nagusiek koadroa hartzeko aukera aztertu dezan. Hala ere, Popularren iritziz, Madrilgo Prado eta Reina Sofia Museoei akordioak proposatu beharko litzaieke, haien kolekzioko koadroak Bilboko museoetara ekartzeko, “behin-behinean”.

Comentarios