Proyecto de construcción para habilitar una acera-bidegorri en el término municipal de Arratzu

Departamento de Medio Ambiente
ORDEN FORAL 1308/2010, de 11 de junio de 2010, sobre la evaluación de impacto ambiental del Proyecto de construcción para habilitar una acera-bidegorri en el término municipal de Arratzu.

Ver formato PDF - Pdf 809 Kb

Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Administrazioa - Foru Agindua

Ingurumen Saila
1. Aurrekariak.
Aintzat hartuta proiektuaren trazadura ES2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea / Erkidegoko garrantzizko aldearekin (LIC) zenbait zatitan bat datorrela, 2010eko otsailaren 2an Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanetako zuzendaritza nagusiak ingurumen erakunde honi eskatu zion adierazpen bat plazaratzea, Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen eta martxoaren 24ko 6/2010 Legeak aldatutako urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan jasotakoaren arabera, «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» ingurumen eraginaren arabera ebaluatu behar den ebazteko, eta eskari horrekin batera proiektuaren ingurumen dokumentua ere helarazi zen, Basoinsa S.L. enpresak osatutakoa eta 2010eko urtarrileko data duena.
Horren ondoren, 2010eko martxoaren 25ean, Herri Lanetako zuzendaritza nagusiak «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» dokumenturen 0. alea igorri zuen, 2010eko martxoan UTE Iniciativas Ambientales, S.L. - Izarvi, S.L. enpresak osatutakoa. Jasotako idazkian adierazi zuten proiektuaren ingurumen azterketa osatzen ari direla.
2010eko apirilaren 28an Ingurumen Foru sail honek Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusira idazki bat igorri zuen aipatutako ingurumen azterketa bidaltzea eskatzeko.
2010eko maiatzaren 5ean eta 2010eko maiatzaren 11n, hurrenez hurren, Herri Lanetako zuzendaritza nagusira bi idazki bidali ziren, eta horiekin batera, sail honek kontsulta izapidetzean jasotako erantzunak ere igorri ziren. Jasotako erantzunetako oharrak osatzen ari den ingurumen azterketan aintzat hartzeko bidali zituzten.
Azkenik, 2010eko maiatzaren 19an, Herri Lanetako zuzendaritza nagusiak «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» dokumentuaren ingurumen azterketa igorri zuen, Basoainsa S.L. enpresak 2010eko maiatzean osatutakoa.
Aurkeztutako proiektua ez dago urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eta II. Eranskinetan jasotako kasuen zerrendetan, ez eta otsailaren 27ko Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren I. eta II. eranskinetan jasotako kasuen zerrendan ere ez. Hala ere, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2.b) artikuluak xedatzen du arau horretako I. eranskinean jasotzen ez diren proiektu publiko edo pribatuak eta Natura 2000 Sarearen espazioei modu zuzenean edo zeharka eragin ahal diotenak (kasu honetan bezala) ingurumen eraginarenaren arabera ebaluatuko direla ingurumen erakundeak horrela erabakitzen duenean, aipatutako arauaren III. Eranskinean jasotako irizpideen arabera.
2. Egindako kontsultak.
Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluaren xedapenei jarraiki, sail honek 2010eko otsailaren 16an ondoren zerrendatutako administrazioei, pertsonei eta erakundeei galdetu die, horiek baitira proiektuaren eragina jasotzeko arriskua dutenak; sustatzaileak aurreikusitako prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak aintzat hartuta, ingurumen eragin larriak eragin ditzakeen adierazteko eskatu zaie hauei:
- Kultura saila. Bizkaiko Foru Aldundia.
- Mendi eta Naturguneen zuzendaritza nagusia. Nekazaritza saila. Bizkaiko Foru Aldundia.
- Garraio eta Hirigintza saila. Bizkaiko Foru Aldundia.
- Herri Lanen saila Bizkaiko Foru Aldundia.
- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila. Eusko Jaurlaritza.
- Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila. Eusko Jaurlaritza.
- Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila. Eusko Jaurlaritza.
- Osasun Publikoko Azpizuzendaritza. Osasun eta Kontsumo saila. Eusko Jaurlaritza.
- Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendaritza. Herrizaingo saila. Eusko Jaurlaritza.
- Kultura saila. Eusko Jaurlaritza.
- Uraren Euskal Agentzia, URA.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.
- Urdaibai fundazioa.
- Ekologistak Martxan.
- Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkartea.
- Gernikako Ekologia Lan Taldea.
- Busturialdeko Uren Partzuergoa.
Erantzun hauek jaso ditugu:
1. Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko Kultura ondareko zuzendaritzak adierazi du sail horretan gaur egun dagoen dokumentazioaren arabera ez dela antzeman hautatutako aukerak kultura ondarearen elementuetan kalte negatiborik eragingo duenik.
2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak uste du proiektuaren esparruak tresna arautzaile gisa balio duela Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailearekin, eta hortaz, horri buruzko txostenik ez dutela igorriko adierazi dute.
3. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendaritzak hau esan du:
a) Uholdeak izateko arriskuari dagokionez, proiektuak EAEko Ibaien eta Erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren erretiro hidraulikoak eta Estatuko Iparraldeko III. Plan Hidrologiko Arauak errespetatu beharko ditu.
b) Esku-hartze esparruaren inguruan ez dago apurketa edo gaizki erabiltzearen ondorioz herritarrentzat arriskutsua izan daitekeen azpiegitura hidraulikorik.
c) Basoko suteen arriskuari dagokionez, proiektuaren esparruan arrisku ertainak eta altuak daude; lehenengoaren kasuan hariztien eremu kaltetuetan kokatzen da, eta bigarrenaren kasuan, ostera, harizti eremu finkatuetan eta basoko plantazioetan.
d) Drainatze obra guztiak diseinatzeko aintzat hartuko da eremu horretako prezipitazioen isomaximoak 275 eta 325 mm/egun izatea kalkulatuta dagoela, 500 urte inguruko epean.
e) Lurrikara arriskuari dagokionez, nekez gertatuko da eraikinak apurtzeko gaitasuna izango duen lurrikararik inguru horretan.
f) Merkantzia arriskutsuak garraiatzearen arriskuari dagokionez, eta Arratzuko udalerria zeharkatzen duten substantzia arriskutsuen mota eta kopurua aztertu ondoren, arriskua baxua dela azaldu dute.
g) Larrialdiak kudeatzeko beharrezkoa da larrialdi ibilgailuak pasatzea erraztuko duten ekimen guztiak presente egotea (suhiltzaileak, osasun arloko langileak, etab.)
h) Arratzuko udalerrian ez da potentzialki arriskutsuak diren industria jarduerarekin lotutako industriarik antzeman.
4. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak, besteak beste, gai hauek aipatu ditu:
a) Bidegorriaren trazadura osoa Urdaibaiko Biosferaren Erreserba barrutik pasatzen da, eta hortaz, proiektua erreserba hori kudeatzeko araudian eta tresnetan xedatutakora egokitu behar da.
b) Bidegorria bat dator hainbat zatitan ES2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea / Erkidegoko garrantzizko aldearekin (LIC).
c) Baliatutako informazioan LICean kalte nabarmenak eragingo dituela baztertzeko datu nahikorik ez dagoela uste dute, eta hortaz, tokiari buruz proposatutako jardueren ondorioak modu egokian ebaluatu behar direla uste dute.
d) Landarediak pairatuko dituen kalteak zorrotz aztertuko dituen txostena aurkeztea eskatzen dute, eta beharrezkoa baino azalera handiagoa kaltetzea saihesteko neurri multzo bat hartzea gomendatu dute. Besteak beste, konpentsazio neurriak hartu behar direla uste dute, eta proiektuarenak ez diren beste arrazoi batzuengatik kaltetutako guneak zaharberritzea gomendatu dute.
e) LICen lotzeko funtzioen gaineko proiektutik eratorritako kalte posibleak aztertu behar dira.
f) Paisaiari dagokionez, eta proiektatutako trazadura existitzen den bide azpiegitura baten paraleloa dela aintzat hartuta, ez da aurreikusten ingurumen arlo hori modu nabarmenean kaltetuko denik.
g) Kalteak egon daitezkeela ondorioztatu dute, eta horien hedadura, neurria, probabilitatea, iraupena eta konplexutasuna hein handi batean aplikatuko diren exekuzio tekniken araberakoak izango dira; hortaz, neurri handi batean ingurumen eraginaren arabera ebaluatzetik onurak jaso ditzake proiektuaren ingurumen jokabideak.
Horren aurretik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak lehenengo txostenean jasotako oharrak berresteko txosten berri bat igorri zuen.
5. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo saileko Osasun Publikoko Azpizuzendaritzak hau azaldu du:
a) Golako ibaia erabiltzen da herritarrak hornitzeko, eta ibai hori gutxien kaltetuko duen aukera da hautatu dutena, hain zuzen ere.
b) Bidegorriaren lanak dirauen bitartean zarata eta hautsa sortzeak eragin ditzakeen eragozpenen kasuan, aurkeztutako dokumentazioan aintzat hartu dituzte kalte posible horiek, neurri horiek gutxitzeko hartu beharreko prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaile guztiak.
c) Ez dute uste sustatzaileak aurreikusi ez dituen beste eragin nabarmenik existitzen denik.
6. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaritza nagusiak berretsi du kalifikatutako eta zerrendatutako arkitektura ondasunak edo balizko arkeologia gune aitortutako, kalifikatutako edo zerrendatutako ondasunak daudela. Edozein kasutan, azaldu du hautatutako aukera egokiena dela uste duela, eta interes arkeologikoaren kultura ondarean eragin txikiena eragingo duena.
7. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Bulego Teknikoak osatutako txostena igorri du. Dokumentu horretan ondorioztatu dute proiektuan aurreikusitako lanak, Sistemen Area gisa sailkatutako lursailetan burutuko direnak, horretarako Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailean ezarritakora egokitu behar direla. Horrez gain, proiektuan aintzat hartu beharreko ohar tekniko hauek ere proposatu dituzte:
a) Sortutako ezpondak landaberritzearen bitartez sendotzea.
b) Bisoi Europarraren Plan Europarrean jasotakoa aintzat hartuta, martxoaren 15etik uztailaren 31rako tartean ibilguen inguruan esku-hartzeak egitea saihestuko da.
8. Nekazaritza saileko Mendi eta Naturguneen zuzendaritza nagusiak gogorarazi du bertako zenbait zugaitz-motaren jaurpide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan jasotako xedapen batzuk aplikatu beharko direla, baita ekainaren 19ko 118/2006 Foru Dekretuan jasotakoak ere; horren bitartez, Bisoi Europarraren, Mustela lutreola (Linnaeus, 1761), Kudeaketa Plana onetsi zen.
Jasotako erantzun guztiak Herri Lanen zuzendaritza nagusiari igorri genizkion, azkenean osatuko den ingurumen azterketan aintzat har ditzan.
3. Proiektuari buruzko aurreko oharrak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia 21 programaren helburuen artean bizikletaren erabilera garraio mota alternatibo gisa bultzatzea ere jasota dago. Helburu hori lortzeko ekintzen artean foru errepideetan bizikletaz ibiltzeko bide berriak eraikitzea proposatu da, eta bizikleta erabiltzeko bideak udalek eraikitzea sustatzea. «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» koherentea da finkatutako helburu horrekin.
Beste alde batetik, koherentea da baita ere estatu, erkidego eta Europa mailan finkatutako ingurumen helburuekin, eta pertsonen bizitza kalitatea hobetzen laguntzen du, mugikortasun modu osasuntsuago eta iraunkorragoa sustatzen baitu.
Bidegorriaren trazaduran 3 aukera identifikatu eta ebaluatu dira, eta, aurreikus daitekeen neurrian, ingurumena gutxien kaltetuko duen alternatiba hautatu da. Horren ondoren, hautatutako aukera hori egokitu egin da Golako eta Belendiz ibaiak eta ur-bazterreko landaredia ahal bezain gutxien kaltetzeko.
Existitzen den errepidea eta proiektatutako bidegorria Belendiz errekaren bihurgunera gehien hurbiltzen diren puntuan esku-hartzerako zenbait aukera identifikatu eta ebaluatu dira. Azkenik, hautatutako aukera ibaiaren ezkerreko aldea korrontearen higadura ekintzetatik babesteko harri-lubeta eraikitzea izan da, oskol gisara.
4. Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinaren irizpideen arabera aurkeztutako proiektuaren azterketa.
Txostenean jasotako dokumentazioa aztertu eta bisita egin ondoren, sail honek uste du proiektuak ingurumenean eragin dezakeen ondorioen estimazio nahikoa duela. Hortaz, jasotako erantzunak aintzat hartuta, jarraian agertzen den azterketa hau egin da, proiektua ingurumen eraginaren arabera ebaluatu behar duen zehazteko, proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. Eranskinaren irizpideen arabera.
4.1. Proiektuaren ezaugarriak.
«Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektuan» 2088 metro luzeko bidegorria eraikitzea aurreikusten da, Gernikako saihesbidera sartzeko biribilgunetik Belendizko auzora arte. Hasieratik aurreikusitako oinezkoentzako pasagune berrira arte BI-2224 errepidearen eskuineko ertzetik (Gernika-Arratzu noranzkoa) joango da, eta hortik Belendiz auzora arte, ostera, BI-2224 eta BI-3242 errepideen ezkerreko ertzetik. Espaloi-bidegorriak 2 metro erabilgarriko zabalera izango du, oinezkoek eta bizikletan dabiltzanek erabiltzeko, eta trazaduraren zati handienak 50 zentimetroko zabalerako parterrea izango da, espaloi-bidegorriaren eta alboko motor bidezko zirkulaziorako bidearen artean. Motor bidezko zirkulazio bide horretatik bereizteko tartea erantsitako errigoladuen ertz batekin osatuko da, eta horrez gain, 60 zentimetroko zabalera duen bazterbide asfaltatu bat sortuko da. Hala ere, dimentsio horiek zenbait muga izango dituzte Uarka auzoan, bertan dagoen zabalera posiblea 2 metrokoa baino ez baita.
Proiektuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
1. Hiru lurrerauzketa planteatu dira:
1.) PK 1+009 eta PK 1+124-ren arteko lurrerauzketa. Trazaren eskuineko ertzean kokatuta dago, eta gehienez 3,5 metroko altuera lortzen du. Lurrerauzketa hau eusteko hormigoizko harri-lubeta bat jarriko da.
2.) PK 1+160 eta PK 1+295-ren arteko lurrerauzketa. Trazaren eskuineko ertzean kokatuta dago, eta gehienez 7 metroko altuera lortzen du. Buloi batzuen bitartez orekatuko da lurrerauzketa hori.
3.) PK 2+890 eta PK 1+990-ren arteko lurrerauzketa. Trazaren ezkerreko ertzean kokatuta dago, eta gehienez 2,7 metroko altuera lortzen du. Lurrerauzketa honek ez du eusterik behar.
2. Lurrek orekak argi erakusten du mailegu materiala beharrezkoa dela, betetzeko zein aurreikusitako harri-lubetentzat. Edozein kasutan, aurreikusitako betetzeko materialaren zati bat hasierako lurrerauzketatik jasoko da, eta baliagarria ez den gainerako materiala baimendutako zabortegi batera eramango da.
3. Drainatze sistemaren kasuan, gutxienez 30 zentimetroko diametroko kolektoredun drainatze luzea aurreikusi da, eta zeharkako drainatze gisa aprobetxatuko dira egoera onean edo birgaitzeko esku-hartze sinpleak aurreikusten dituzten estoldak, bide-erretak eta/edo galeriak. Kanalizazio horiek luzatu egingo dira oinezkoen eta txirrindularien zatia pasatu arte.
4. Fabrikako zortzi obra osatuko dira; hauek nabarmenduko dira:
a) Guztiz hormigonatutako harri-lubetako murrua, PK 1+000 eta PK 1+125 tartean dagoen ardatzaren hasierako zatian eusteko tipologiarekin. Gehienezko altuera 4,5 metrokoa da.
b) Sostengu harri-lubeta murrua, PK 1+575 eta PK 1+625 artean, Bermeo hornitzeko biltegiaren plataforma gehiegi ez hartzeko. Gehienezko altuera 4,10 metrokoa da.
c) Uarka auzoan hormigoizko harri-lubeta murrua, PK 2+075 eta 2+140 artean. Gehienezko altuera 4,80 metrokoa da.
d) PK 2+500ean oskol gisako harri-lubeta, Belendiz errekaren ezkerreko ertzean korrontearen higadura ekintzetatik babesteko.
e) Argi egurrezko oinezkoentzako pasabidea, guztira 14 metrokoa eta zabalerako 2 metro erabilgarriekin, Belendiz errekaren gainean dagoen pontoiaren alboan (PK 2+660aren parean). Bi ertzetan estribuetako jariotik babesteko harri-lubeta jarriko da, oskola gisara.
f) Hormigoi armatuzko egiturak, Uarka auzoan erabilitako materiala ez erortzeko, eusteko (PK 2+000tik 2+020ra), edo alboko baserrietarako eta negutegietarako sarbideak aldatzea, toki berean, BI-2224 errepidean.
Espaloi-bidegorria bi fasetan eraikitzea proposatu da, lehendabizi Uarka-Belendiz zatian gauzatuko da, (PK 1+980etik PK 3+088,45ra), eta aurrerago egingo da Lorategieta-Uarka zatia (PK 1+000 eta PK 1+980).
Horren haritik, Ingurumen Foru sailak hau ere adierazi du:
a) Aurkeztutako proiektua luzera eta zabalera txikikoa da, eta existitzen den errepidearen alboan garatzen da.
b) Aurkeztutako espaloi-bidegorriaren proiektuarekin ondorio metatzaileak eragin ditzaketela aurreikusten duten beste proiekturik ez dago.
c) Proiektuak maileguko materiala behar du. Edozein kasutan, obra-lanetako soberakinak erabiltzea ere aurreikusi da, eta eskatutako maileguaren bolumena arrazoizkotzat jo da.
d) Baimendutako zabortegi batera bota beharreko soberakinak sortuz gero ere, horien bolumena ez da oso handia eta arrazoizkotzat jo da.
e) Ibilguetara material solidoa iristea aurreikusten da. Hala ere, proiektuaren neurriak eta aurreikusitako prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak aintzat hartuta, ibilguen kaltea ez dela esanguratsua izango ulertu da.
f) Sustatzaileak hartutako prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak aintzat hartuta, ez da aurreikusi obra-lanak egiten ari diren bitartean ingurua modu esanguratsuan kaltetuko duen istripurik gerta daitekeenik.
4.2. Proiektuaren kokalekua.
Proiektua planteatzen den esparruan ingurumen interes bereziko baliabideak eta espazioak daude, besteak beste hauek:
a) Proiektua Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago kokatuta, lege erregimen berezia duen tokia. Urdabai Biosfera Erreserbako Bulego Teknikoak osatutako txosten horretan ondorioztatu dute proiektuan aurreikusitako lanak, Sistemen Area gisa sailkatutako lursailetan burutuko direnak, horretarako Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailean ezarritakora egokitu behar direla.
b) Bidegorriak hainbat zatitan ES2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea / Erkidegoko garrantzizko aldean (LIC) eragina du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaritzaren erantzunean tokirako proposatutako esku-hartzeen ondorioak modu egokian ebaluatu beharko liratekeela uste du.
c) Zenbait puntu zehatzetan Golako ibaiko eta Belendiz errekako Uren Legearen Testu Bateginak eta hori garatzeko araudiak araututako Jabari Publiko Hidraulikoa eta horren zortasun eremua kaltetu daitezke.
d) Proiektua Golako ibaiarekin eta Belendiz errekarekin lotutako eta uholdeak izan ditzakeen zona baten gainean kokatuta dago. Kantabriako Unibertsitatearen Ingurumen eta Uraren Zientzien eta Tekniken sailak osatutako txosten hidraulikoa atxiki da, eta dokumentu horretan, espaloi-bidegorria eraikitzeak uraren lamina-kotetan ia aldaketarik eragiten ez duela azaldu du.
e) Golako erreka eta Belendiz ibaia bisoi europarrarentzat (Mustela lutreola) Interes Bereziko Area gisa jo dira, Bizkaiko Lurralde Historikoan espezie horren Kudeaketa Planaren barruan. Proiektuaren dokumentazioan «Bisoi Europarra Arratzuko bidegorriaren inguruan» ikerketa jaso da, Icarus, Estudios Medioambientales, S.L. enpresak 2010eko otsailan egindakoa; ikerketa horretan, azken urteetan esparru horetan egindako azterketan oinarrituz, Golako errekak bisoi europarren populazioari eusten diola azaltzen da. Nekazaritza saileko Mendi eta Naturguneen zuzendaritza nagusiak bere erantzunean gogorarazi du ekainaren 19ko 118/2006 Foru Dekretuan jasotako xedapenak aplikatu behar dira; horren bitartez Bisoi Europarraren, Mustela lutreola (Linnaeus, 1761) Kudeaketa Plana onetsi zen.
f) Esparru osoa EAE Urkiola-Urdaibaiko artadi kantabriarren arteko Igarobide Ekologikoen sarearen lotura igarobidearen indargetzeak okupatzen du. Beste alde batetik, Golako ibaia eta Belendiz erreka aipatutako sarearekin interes bereziko ibilgu-lotailuak dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaritzak bere erantzunean adierazten du LICen lotura funtzioei buruzko proiektutik eratorritako kalte posibleak aztertu behar direla.
g) Proiektuaren kalte posiblearen esparruan erkidegoko interesa duten habitat hauek daude:
- «6510 Altitude baxuko sega-belardi urriak» (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis).
- «91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezietako alubioi basoak» (Alno-Padion, Alnion incanae, Salicion albae)
h) Esparruan landaredi autoktonoko masak daude (harizti-baso mistoa, atlantikoa eta haltzadia). Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaritzaren erantzunean eskatu zuten landarediaren kalteen azterketa zorrotza aurkeztea, eta behar-beharrezkoa baino azalera handiagoa kaltetzea saihesteko zenbait neurri hartzea gomendatu zuten. Besteak beste, konpentsazio neurriak hartu behar direla uste dute, eta proiektuarenak ez diren beste arrazoi batzuengatik kaltetutako guneak zaharberritzea gomendatu dute. Bestalde, Nekazaritza foru saileko Mendi eta Naturguneen zuzendaritza nagusiak gogorarazi du bertako zenbait zugaitz-motaren jaurpide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan jasotako xedapen batzuk aplikatu beharko direla.
i) Proiektua garatuko den esparrua EAEko paisai berezi eta nabarmenen Katalogoaren Aurreproiektuaren barruan katalogatuta dago.
j) Esparruan dauden fauna espezien artean hauek azpimarratu behar ditugu: Alcedo atthis (martin arrantzalea), Mustela lutreola (bisoi europarra) eta Chondrostoma toxostoma (loina txikia). Loina txikiari dagokionez, espeziaren ale ugari dago Golako ibaian: 2008an, esaterako, dentsitatea 82 loina/100 m2 zen.
Ingurumen foru sail honetara sustatzaileak igorritako ingurumen azterketak jasotako erantzunak aintzat hartu ditu, eta gomendatutako neurri babesleak, zuzentzaileak eta konpentsatzekoak kontuan hartu ditu. (LIC) ES2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea / Erkidegoko garrantzizko aldea (LIC) kaltetzeari dagokionez, horri buruzko txosten zehatz bat ere atxiki da.
4.3. Eragin potentzialaren ezaugarriak.
Obra-lanen fasean, inguruak zenbait eragin pairatzea aurreikusi da: Ibilguetako solidoen metaketa handitzea, eta horren ondorioz, fauna komunitateak kaltetzea, zarata eta hautsa sortzea, higidura prozesuak eragitea, etab. Hala ere, aldi baterako izaera eta izaera zuzentzailea aintzat hartuta, eta horrez gain sail honetan aurkeztutako ingurumen azterketan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileak gogoan hartuz, eragina ez dela esanguratsua izango aurreikusi da.
Nekazaritza lurzorua galtzeari dagokionez, espaloi-bidegorriaren zabalera txikia dela-eta, eta trazadura errepidearen parean dagoenez, arlo horretan kaltea nabarmena ez izatea aurreikusi da.
BI-2224 foru errepidearen eskuineko ertzean aurreikusitako lurrerauzketen ondorioz paisaiak pairatuko duen eragina nabarmena izango dela aurreikusiko da, neurri zuzentzaileak aplikatu baino lehen. Edozein kasutan, hautatutako aukera egokiena da ingurumenaren ikuspuntutik, eta zenbait neurri babesle eta zuzentzaile ere finkatuko dira, besteak beste ingurumen berreskurapenerako eta landaberritzeko proiektu bat, espaloi-bidegorriaren proiektuari atxikitakoa. Hortaz, paisaiaren eragina itzulgarria eta arrazoizkoa da.
Proiektua ingurumen eraginaren arabera ebaluatu behar den edo ez zehazteko orduan, bereziki aintzat hartu behar da ES2130006 Urdaibaiko Ibai Sarea / Erkidegoko garrantzizko aldea kaltetu dezakeela. Hau da, proiektuak tokian eragin negatibo nabarmenak sor ditzakeen zehaztu behar da. Horren haritik, proiektuak LICean izan ditzakeen kalte posibleak modu honetan sailkatu dira:
a) Azalerako uren kalitatearen gaineko kaltea.
Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera biologikoaren jarraipenaren sarearen 2008ko kanpainako emaitzen txostenean adierazten da Golako-A ibaiaren masak egoera ekologiko eskasa duela, fauna komunitatearen egoerak eragindakoa, nahiz eta uraren kalitatea oso ona den fitobentoaren eta baldintza fisiko-kimikoen arabera; aipatutako txostena arroaren bukaeran eta proiektuaren esparruan kokatutako masaren egoeran aztertu da (OKG120 estazioa).
Beste alde batetik, alterazio hidromorfologikoak ez du dagokion ingurumen helburua betetzen, arroko uraren murrizketen ondorioz, eta ziur asko hori izango da masak 2008an ingurumen helburua ez lortzearen arduraduna, makro-ornogabeak baldintzatzen dituen estazio substratu baten nolabaiteko pobretasunaren ondorioz.
OKG120 estazioa orain dela 15 urte kontrolatzen da. 15 urte horietan lortutako ondorioak modu honetan laburbildu daitezke:
1.) Uraren egoera fisiko-kimikoak eta fitobentoak, kontrolatu direnean, diagnosi egonkorra erakutsi dute, eta kalitate oso ona lortu dute.
2.) Arrainek, denboran egonkorra den diagnosia erakusten duten arren, ez dute ingurumen helburua betetzen (kalitate moderatua).
3.) Soilik makro-ornogabeak eta horien pareko egoera ekologikoak diagnosi fluktuatzailea erakutsi dute, egoera onaren eta moderatuaren artean.
4.) Makro-ornogabeen komunitatearen hutsa arro honetan udan emariak eskasagoak izateak baldintzatu dezake, eta aldaketa meteorologikoen aurrean horren hauskor eta galkorra izateak; hala ere, emari gutxiko baldintzetan kutsadura organikoko nolabaiteko maila egotea ere ez da baztertzen.
5.) Azkenik, estazioa erraz aldatzen dela uste da, baina erraz berreskuratzen da, pool biologikoari eutsiz.
Hortaz, Golako-A masaren egoera ekologikoa batez ere aldaketa hidromorfologikoek baldintzatzen dute, arroko uraren murriztapenen eta makro-ornogabeen komunitateen ondoriozkoak.
Uraren kalitatea aldi baterako kaltetzea aurreikusten da, eta Golako eta Belendiz erreken ur habitateak ere bai, obra-lanen faseko isurketaren solidoen ekarpenarengatik. Edozein kasutan, sustatzaileak aurreikusi dituen neurriak aintzat hartuta (solidoak gelditzeko sistemak eta dekantazio baltsak, besteak beste), proiektuak parametro horietan kalte nabarmena izatea ez da aurreikusi, eta hortaz, masaren egoera ekologikoa ere ez du kaltetuko.
b) Erkidegoko interesa duten habitatak kaltetzea, espazioa LIC gisa sailkatzeko proposamena egin dutenak, eta landaredi autoktonoa kaltetzea.
Proposatutako trazaduraren zati batek erkidegoko interesa duen habitata okupatu du «6510 Altitude baxuko sega-belardi urriak» (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis). Habitat horrek inguruan duen ordezkaritza zabalagatik eta kaltetu daitekeen azalera txikia dela-eta, eragina ez da nabarmena izango.
Beste alde batetik, «91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezietako alubioi basoko» (Alno-Padion, Alnion incanae, Salicion albae) erkidego interes lehentasuneko habitateko landaredia osatzen duten eta baso autoktonoetako zenbait zuhaitz ezabatuko dira. Kasu horretan, sail honetan aurkeztutako ingurumen azterketak kaltetutako habitataren eta landarediaren ikerketa xehatua egin du, eta neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzekoak finkatu ditu. Horren ondorioz, ulertu da proiektuak ez duela 91E0* habitata eta landaredi autoktonoa modu esanguratsuan kaltetuko.
c) Fauna eta tokiaren loturaren gaineko kaltea.
Bisoi europarraren habitata kaltetzeari dagokionez, errepidea eta espaloi-bidegorria Belendiz errekaren bihurgunera hurbiltzen diren gunea (PK 2+500) eta erreka beraren gaineko zubiaren bidegurutzea (PK 2+660) azpimarratu behar dira. Lehenengo kasuan, aukerak aztertu ondoren oskol gisako harri-lubeta eraikitzeko aukera hautatu dute, eta ondoren Salix atrocinerea adar-aldaxkekin landarberritzea. Bigarren kasuan, dagoen zubiaren azpian egurren pasabide bat proposatu da. Bi esku-hartzeek momentuko izaera daukate, eta sustatzaileak aurreikusitako neurri babesleen eta zuzentzaileen arabera, espeziaren habitatean izango duen eragina «ez nabarmentzat» hartu behar da.
Loina txikia Golako ibaian dagoen eta erkidegoaren interesa duen beste espezie bat da; ibilguan geldituko diren solidoen metaketak gora egitea kaltegarria izan daiteke. Solidoen ekarpena gutxitzeko aurreikusitako neurrien arabera, espeziaren eragina «ez nabarmentzat» hartu behar da.
Potentzialki presente dauden gainerako espezie interesgarriengan (martin arrantzalea, ur-zozoa, baso-igel iberiarra, etab) proiektuak duen eragina ez dela nabarmena izango uste da, aintzat hartuta horren magnitudea eta aurreikusitako neurri babesleak, zuzentzaileak eta konpentsatorioak.
Espaloi-bidegorria, hasierako zatian, errepidearen eskuineko ertzetik doa, eta modu horretan, puntu horretako Golakoren ibai artekarien lotura kaltetzea saihesten du. Hortik aurrera, ez da aurreikusi ibai artekariaren lotura kaltetzea Golakoaren gaineko zubira arte, Uarka auzoan. Puntu horretan existitzen den azpiegitura aprobetxatuko da, eta eskailera txiki bat ere eraikiko dute. Edozein kasutan, ez da aurreikusten ibai emariaren lotura errepidean zubi bat izateak kaltetzen duena baino gehiago kaltetzea. Aztertu beharreko hurrengo zona Belendiz errekaren erriberan aurreikusitako oskola gisara kokatutako harri-lubeta da. Esku-hartzeak momentuko izaera dauka, eta sustatzaileak aurreikusitako neurri babesleak eta zuzentzaileak loturan izango duen eragina ez da nabarmena izango. Azkenik, Belendiz errekaren gaineko egurrezko pasabideak ez du ibilguaren lotura errepidean zubia izateak kaltetzen duena baino gehiago kaltetuko. Argi esateko, proiektuak Golako ibaiak eta Belendiz errekak korridore ekologiko gisa duten funtzioa ez du modu nabarmenean kaltetuko.
Hortaz, ingurumen azterketan eta atxikitako txostenetan jasotako neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziokoak aplikatzen diren neurrian, proiektuak ez duela ingurua modu negatiboan kaltetuko ondorioztatu da.
Hortaz, proiektua ingurumen alderdietan modu egokian integratu dela uste da, eta ez duela ingurumena modu negatiboan eta nabarmenean kaltetuko, beti ere neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziokoak hartzen badira eta proiektuaren ingurumen azterketan jasotako ingurumen zainketa programa eta horri atxikitako txostenak martxan jartzen badira, 2010eko maiatzako data duena eta Basoinsa, S.L enpresak osatutakoa, «Bisoi Europarra Arratzuko bidegorriaren inguruan» ikerketan jasotako obren exekuzio tarterako proposatutako baldintzak barne.
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta horrekin batera, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautaketa, Antolaketa, Araubidea eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 39. artikuluarekin bat etorriz, (apirilaren 15eko 3/1999 Foru Arauak emandako testuan, 3/1987 Foru Araua urtarrilaren 13ko 4/1999 Legera egokitzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen zuena), «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» ingurumen eraginaren arabera ebaluatu behar den edo ez zehazteko eskumena Ingurumen Foru Diputatuak du.
Hortaz, jasotako erantzunak aintzat hartuta, eta Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. Eranskineko irizpideak aplikatuz, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 44. artikuluak emandako eskuduntzak erabiliz, Ingurumen Foru Diputatu honek ondokoa.

EBATZI DU:
Lehenengoa.-«Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» ingurumen eraginaren arabera ez ebaluatzea, Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak aurreikusitako moduan.
Bigarrena.-Hartutako erabakiak baldintza bat izatea, alegia «Arratzuko udalerrian espaloi-bidegorri bat egokitzeko eraikuntza proiektua» Ingurumen Foru Sail honetan Herri Lanen Foru Sailak aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz exekutatzea, ingurumen azterketa eta horri atxikitako txostenak barne.
Hirugarrena.-Ebazpen honen berri ematea Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanen sailari.
Laugarrena.-Erabaki hau dagokion organoari helaraztea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dezan.
Bilbon, 2010eko ekainaren 11n.
Ingurumeneko foru diputatua, .
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

Comentarios