Ziberakzioa: Garoñako zentral nuklearra itxi dezagun

*Ziberakzioa: Garoñako zentral nuklearra itxi dezagun* *Energia*
<http://www.ecologistasenaccion.org/rubrique.php3?id_rubrique=4>
apiril-ren 26

*Estatuko Antinuklear Koordinatzailearen kanpaina* (Adenex, Amigos de la
Tierra, Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan, Greenpeace, Jóvenes
Verdes, Coordinadora contra Garoña, Plataforma Cerrar Almaraz, Tanquem
les Nuclears-100%Renovables)
------------------------------------------------------------------------

Garoñako zentral nuklearra Franco-k zabaldu zuen 1971 urtean, eta hori
dela eta guztiz ordainduta dago orain dela urte asko, erabat zaharkituta
dago eta segurtasun arazo larriak dauzka. Bere ustiapen baimena 2009-ko
uztailean bukatuko da. Baina zentraleko jabea den Nuclenor (Endesa 50%-
Iberdrola 50%) enpresak mozkin handiekin jarraitzeko asmoz 10 urteko
luzapena eskatu du zentralerako. Industri Ministeritzak eta Segurtasun
Nuklearrerako Kontseiluak, Garoñako zentral nuklearraren bizitza beste
10 urtez luzatzeko asmoa daukate. Horrela 48 urteko bizitza izango luke
eta zentral zahar honek dituen segurtasun arazo larriak kontutan
hartuta, istripu nuklearrerako arriskua handituko litzateke...

Erakunde ekologistek behin eta berriro gogoratu diote Zapatero
gobernu-buruari hauteskunde garaian agindutakoa, hau da zentral
nuklearren mailakako itxierari ekingo ziola, eta salatu hauteskunde
konpromiso horren aurkakoa den Miguel Sebastian industria ministroaren
nuklearraren aldeko jarrera.

2008-an Garoñako elektrizitate produkzioa 4020,91GWh-takoa izan zen eta
kantitate hau oso txikia da Estatu Espainiarrak 2008-an exportatu zituen
11.221GWh-ekin konparatuz edo parke eolikoek sortu zituzten 31.102 GWh-
ekin.

Garoña "mila eta bat pitzaduren zentrala" bezala ere ezaguna da,
erreaktorearen ontziaren materialetan dituen segurtasun arazoak direla
eta. Arazo hauek argi eta garbi erakusten dute zentral honekikoak egin
duela, gaur egun segurtasunaren aldetik "normatibatik kanpo" dagoen
zentral bat da. Korrosioak eragindako pitzaketa anitzezko prozesu batek
erreaktorearen ontziaren barneko osagaiak kaltetu ditu. Erreaktorearen
ontzia zentral nuklearraren bihotza dela esan daiteke, nukleoa, bertan
uraniozko erregaia kokatzen baita. Hau dela eta argi dago Garoñako
zentralaren segurtasuna zalantzazkoa dela. Pitzaketa arazo honek
erreaktorearen ontzia zeharkatzen dituzten hodi guztien 70%-a kaltetu
ditu, eta hodi hauen bidez kontrol barrak, erreakzio nuklearraren
balaztatze sistema direnak, erreaktorearen ontzira sartzen dira.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak berak Madrileko Legebiltzarrean
onartu duen bezala, pitzaketa prozesu hau denborarekin areagotu egiten
da eta itzulezina da. Hau guztia dela eta Zapatero gobernu-buruari eta
bere gobernuari Garoñako zentral nuklearraren ustiapen baimena ez
berritzeko eskatzen diogu eta zentral hau behin betiko ixtea.

*Eskaera hau gobernuari helarazteko herritar guztiak ziberekintza
honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.*

GOBERNUKO PRESIDENTEARI MEZU BAT BIDALI
<mailto:jlrzapatero@presidencia.gob.es?bcc=energia@ecologistasenaccion.org&subject=Garonako%20zentral%20nuklear&body=Gobernu-buru%20jaunari%0A%0AUztaila%20honetan%20Garonako%20zentral%20nuklear%20zaharkitu%2C%20andeatu%20eta%20beraz%20arriskutsuaren%20ustiapen%20baimena%20iraungiko%20da.%20Hau%20dela%20eta%2C%20kontutan%20hartuta%20zuk%20hauteskunde%20garaian%20agindutako%20mailakako%20zentral%20nuklearren%20itxiera%20bete%20gabe%20dagoela%2C%20zera%20eskatu%20nahi%20nizuke%3A%20Garonako%20zentralaren%20ustiapen%20baimena%20ez%20luzatzeko%20beharrezkoak%20diren%20neurriak%20hartzea%20eta%20behin%20betiko%20ixtea.%20Zure%20sinesgarritasun%20politikoa%20sendotzeaz%20gain%2C%20erabaki%20horrekin%20Garonako%20zentralean%20gerta%20litezkeen%20istripuekiko%20erantzunkizuna%20saihestuko%20zenuke.>


/Aurreko lotunea ez badabil, hurrengo testua kopiatu eta hona bidali:
jlrzapatero@presidencia.gob.es/

Gobernu-buru jaunari:

Uztaila honetan Garoñako zentral nuklear zaharkitu, andeatu eta beraz
arriskutsuaren ustiapen baimena iraungiko da. Hau dela eta, kontutan
hartuta zuk hauteskunde garaian agindutako mailakako zentral nuklearren
itxiera bete gabe dagoela, zera eskatu nahi nizuke: Garoñako zentralaren
ustiapen baimena ez luzatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eta
behin betiko ixtea. Zure sinesgarritasun politikoa sendotzeaz gain,
erabaki horrekin Garoñako zentralean gerta litezkeen istripuekiko
erantzunkizuna saihestuko zenuke.

Adeitasunez, izen abizenak

Comentarios