Malta eta Dalia enpresek bat egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Horretarako, Aldundiak Jypsa Daliaren lursaila erosiko du hemeretzi milioi euroren truke eta Aldundiak zehaztu duenaren arabera, Gernikan eraikiko dute 6.000 metro koadroko erakin berria. Eraikin berri horretara eroango dituzte orandik egoera onean dagoen makineria zaharra zein erosiko dituzten berriak, produkzio gastuak murriztu asmoz. Guztira, enpresa berrian 150 bat langilerentzako lana egongo dela aipatu dute.
Mahai-tresneria enpresak krisian daude orain 30 urte baino gehiagotik. Horri aurre egin guran sortuko dute enpresa berria.
Gaur egun Jypsa Daliak dituen lursailak Aldundiaren esku geratuko dira, eta asmoa lursailak berriro kalifikatu eta etxebizitzak egitea da. Hori bai, hurrengo legegintzaldiko hautetsiek erabaki beharko dute hori. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren esanetan, espekulazioari aurre egin eta aipatu lursailari erabilera publikoa ematea da helburua.
Maltako lursailak, ostera, hamazortzi-hogei milioi euro arteko zorrak kitatzeko erabiliko dituzte.
2008rako abian
Enpresa berria 2008rako martxan egotea aurreikusten dute. Dalia eta Cruz de Malta y Meneses marka biak mantenduko dituzte gerora ere. Lehenengo urtean hamahiru milioi euro inguruko fakturazioa lortzea espero dute, eta mahai tresneria ekoizten duen industria egonkortzea.2007ko ekainean Lumon egindako osoko bilkuran Udalak Jypsa-Daliako lur sailaren berkalifikazioa aztertzeko konpromisoa hartu zuen, EAJren botoei esker.Jypsa-Daliako lur saila Kerejazu enpresa inmobiliarioarena da. Kerejazuk toki horretan 221 etxebizitza eraiki eta fabrika lekuz aldatzeko asmoa zuen. Jypsa-Daliako lursailaren salmentarekin lortutako etekina «27 milioi eurotakoa, herriarentzat izan beharrean, esku pribatuetan geratu» zitekeela salatu zuen EAk.
Comentarios
Publicar un comentario
Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.
Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.